DARDARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez sei hildako izan dira Txilen, lurrikara baten ondorioz

Agintariek herrialdeko kostalde osoa ebakuatzeko agindu dute, baina dagoeneko tsunami alerta bertan behera uzteko erabaki dute.

Txileko lurrikara handiaren irudiak

Richter eskalan 8,2 graduko maila hartu duen lurrikara batek Txileko iparraldea astindu du asteazken honetan. Ondorioz, agintariek kostalde osoa ebakuatu dute. Gutxienez sei pertsona hil dira.

Dardararen epizentroa itsasoan izan da, Cuya herritik 89 kilometro hego-mendebaldera, eta Arica eta Parinacota eskualdeak astindu ditu gehien.

AEBko Zerbitzu Geologikoaren (USGS) arabera, lurrikararen ostean 4,5 eta 6 gradu arteko 15 erreplika gertatu dira.

2010. urtean, 8,8 graduko lurrikara batek suntsipen handia eragin zuen Txile hegoaldean, eta 526 pertsona hil ziren.

Txile lurrikara

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X