Lahore
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko batzuek arreba hil dute adreiluak jaurtita, Pakistanen

Familiaren baimenik gabe ezkontzeagatik hil dute, auzitegi baten atarian.

Gizonezko batzuek arreba hil dute adreiluak jaurtita Lahoreko auzitegi baten atarian, Pakistanen, familiaren baimenik gabe ezkontzeagatik, bertako Poliziak jakitera eman duenez.

Lahoreko Goi Auzitegiaren aurrean izan da gertakaria. Biktima auzi-saio batera ikusle gisa zihoala, hiru neba hurbildu zaizkio eta adreiluak jaurti dizkiote.

Aipatu iturriaren arabera, erasotzaileek ihes egin dute krimena egin eta gero, eta Poliziak oraindik ez du hilketaren salaketarik jaso.

Agintariek azaldu dutenez, biktimak berak aukeratutako gizon batekin ezkontzea erabaki zuen duela urtebete, eta horrek eragin zuen familia barruko liskarra.

"Ohore krimenak" deiturikoak oso ohikoak dira Asia hegoaldean, eta familia kontserbadoreen moralaren kontrako ekintzen mendeku gisa egiten dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X