Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Egipto
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bonba batek eztanda egin du Kairon, presidentearen jauregiaren aurrean

Segurtasun Indarretako kide batek esan duenez, gutxienez pertsona bat hil da eta beste hiru zauritu dira.
Presidentearen jauregiaren inguruak. Argazkia: EFE
Presidentearen jauregiaren inguruak. Argazkia: EFE

Bonba batek eztanda egin du presidentearen jauregiaren aurrean, Kairoko ekialdean, Mohamed Mursi islamiarraren kargugabetzea ekarri zuten protesten lehen urteurrenean.

Segurtasun Indarretako kide batek esan duenez, gutxienez pertsona bat hil da eta beste hiru zauritu dira. Telebista publikoaren arabera, Poliziako koronel bat hil da leherketaren ondorioz.

Gisa honetako atentatu kopuruak gora egin du Armadak iazko uztailaren 3an Mursi kargugabetu zuenetik, eta Estatuko Segurtasun Indarrak jomugan daude.

Egiptoko agintariek Anaia Musulmanei leporatu dizkiete erasoak, aurreko abenduan talde terrorista izendatu zuten taldeari alegia, baina Anaia Musulmanek beti ukatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X