Inbestidura saioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Junckerrek 300.000 milioi euroko inbertsio plana proposatu du

Plana publiko-pribatua eta hiru urtean ezartzekoa izango litzateke, 2015. urteko otsailean hasita.
Jean-Claude Juncker EFE
Jean-Claude Juncker EFE

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidente hautetsiak 300.000 milioi euroko inbertsio plan publiko-pribatu bat proposatu du gaur, Europar Batasunean hiru urtean ezartzeko, hazkundea, enplegua eta lehiakortasuna helburu.

Junckerrek hitzaldia egin du gaur Europako Parlamentuan, bere inbestidura saioan, eta aipatu inbertsio programa 2015. urteko otsailean onartu beharko luketela zehaztu du bertan.

Inbertsio gehienak garraio azpiegitura, ikerketa eta berrikuntza, energia eta industrializazio programetara bideratuko dituzte.

Gainera, plana gauzatzeko, Europa ez dela zorpetuko azaldu du, dirua egiturazko funtsetatik eta Europako Inbertsio Bankutik lortuko dutelako.

Junckerren esanetan, plana bateragarria izango da Egonkortasunaren eta Hazkundearen aldeko Itunarekin.

Bestalde, presidente hautetsiak presio taldeak erroldatzea beharrezkotzat joko du, eta elikagai transgenikoen legea aldatuko duela aurreratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEB eta Txina, Hego Pazifikoko uharteak kontrolatzeko lehia bizian. Zergatik?

Ozeano Barea Asia eta Amerika arteko itsaso handi-handia da. Han zehar itsasbideak, urpeko kableak eta era guztietako merkataritza trafikoa daude, etengabe. Horregatik, bide horiek bereganatu nahi dituzten potentziek ezinbestekoa dute ozeano erraldoi horretan dauden irlak kontrolatzea, base logistikoak, eta, kasu askotan, militarrak direlako. Hain zuzen, Estatu Batuek eta Txinak Pazifikoko 14 herrialde horiek kontrolatzeko sokatiran ari dira. Papua Ginea Berria milioi bat biztanle duen uharte bakarra da; txikiena, Niuee izeneko uhartea, ez da 2.000 biztanlera ere iristen. 14 horietatik 11 Txinarekin daude lerratuta. Hiruk baino ez dute Taiwanen subiranotasuna aitortzen. Batzuek, Papua Ginea Berria kasu, Estatu Batuekiko segurtasun akordioei eusten diete, beste batzuek, ordea, Txinarekin defentsa akordioak sinatu dituzte. Horren adibide da Salomon Uhartea. Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko burua, han izan da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Madurok konfirmatu egin du Trumpekin hitz egin duela: "Azkenaldian, askotan nabil ingelesez hitz egiten"

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak baieztatu egin du Donald Trump AEBko gobernuburuarekin hitz egin duela, herrialde horrek Kariben duen hedapen militarrak eragindako tentsioen eta nazio pretroliogilearen aire-konektibitatearen krisiaren erdian. Maduroren arabera, Etxe Zuria Miraflores jauregiarekin harremanetan jarri zen duela "hamar bat egun"; azaroaren 23an beharbada, baina ez du data zehatzik eman.

Gehiago ikusi