Ehunka hedabidek, tartean EITBk, bat egin dute Gazako kazetarien hilketaren aurkako ekintza globalarekin
50 herrialdetako 200 komunikabidek baino gehiagok bat egingo dute astelehen honetan Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) bultzatutako mobilizazio globalarekin, "Gazako kazetarien aurka propio egindako sarraskia" salatzeko eta atzerriko prentsari Zerrendan oztoporik gabe sartzen uztea eskatzeko.
50 herrialdetako 200 komunikabidek baino gehiagok, tartean EITBk, bat egin dute astelehen honetan Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) bultzatutako mobilizazio globalarekin, "Gazako kazetarien aurka propio egindako sarraskia" salatzeko eta atzerriko prentsari Zerrendan oztoporik gabe sartzen uztea eskatzeko.
"Israelgo Armadak erritmo horretan kazetariak hiltzen jarraitzen badu, laster ez da bakar bat ere geratuko Gazan zuri informazioa emateko", hori da RSFk hedabideei argitaratzea proposatu dien mezua, hedabide bakoitzean egokien den eran (azalean edo 'banner' ean bertsio digitalean, pantaila beltzarekin telebistan, eta off ahotsarekin edo metronomoarekin irratietan).
Gainera, hedabideetako langileak eta beren ordezkaritza-organoak minutu bateko isilunea egitera deituak daude astelehenean egoitzetako ateetan edo erredakzioetan.
Hamar hilabetean gutxienez 250 kazetari hil ditu Israelgo armadak Gazan, historia modernoko beste edozein gerratan baino gehiago.
Ekimenarekin bate giten duten hedeabideei sare sozialetan edukia zabaltzera animatu ditu RSFk, horretarako, # ProtectJournalistsInGaza eta #LetReportersIntoGaza hashtag-ak erabiltzea proposatuz.
EITBk, nazioarteko salaketa ekimenarekin bat egin duen heinean, babes mezua igorriko du hedabide desberdinetan, eta eguerdian elkarretaratzeak egingo dira Bilboko eta Miramongo egoitzetan.
EITBk ez ezik, RTVEk, 'El País' k (eduki editoriala), EFEk, Prensa Ibericak (eduki editoriala goiburu guztietan), La Sextak, 'ElDiario.es' -ek, 'Público' -k, EFE agentziak, 5W aldizkariak, InfoLibrek eta El Saltok ere bat egingo dute, beste askoren artean.
Nazioartekoen artean daude Al Jazeera (Qatar); 'The Independent' (Erresuma Batua); Mediapart (Frantzia); 'Der Frietag' (Alemania); 'Le Soir' (Belgika); 'La Libre Belgique' (Belgika); New Bloom (Taiwan); Photon Media (Hong Kong); 'Media Today' (Hego Korea); 'Il Dubbio' (Italia); Agencia Pública (Brasil); 'Le Desk' (Maroko) eta 'Semanario Brecha' (Uruguai), batzuk aipatzearren.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango