Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamasek gidaririk gabe hegazkinak ditu dagoeneko

Hegazkin horiek Hamasek eskuratu dituen misil pilari eransten zaizkio eta ia Israel osora iristea ahalbidetzen diote. Hamasen aurrerapauso militar hauen eragin psikologikoa izugarria da.

Hamasek gidaririk gabeko hegazkinak dituela konfirmatu izanak aldaketa estrategiko garrantzitsua eragin du. Atzo, Israelek jakinarazi zuen horietako bat atzeman duela eta Hamasek dio hiru aireratu dituela, onartu arren hiruek ere porrot egin dutela.

Hegazkin horiek Hamasek eskuratu dituen misil pilari eransten zaizkio eta ia Israel osora iristea ahalbidetzen diote. Hamasen aurrerapauso militar hauen eragin psikologikoa izugarria da.

Israeldar eta palestinarren arteko orain arteko gatazketan israeldarrek seguru ikusten zuten euren burua. Eremu okupatuetan euren soldaduek palestinarrak hiltzen zituzten bitartean, eraso suizidaren bat zen israeldarren kontrako mehatxu bakarra. Eta Israelek eremu palestinarrak isolatzen dituen harresia eraiki zuenetik askoz zailagoa da eraso horiek egitea.

Baina orain, misilak zein gidaririk gabeko hegazkinak direla eta, israeldarrei zerutik eror liezazkieke bonbak. Horregatik ospatzen zuten atzo palestinarrek pozez zoratzen dronen albistea.

Egi gordina den arren orain arte 180 palestinar hil direla eta israeldar bakar bat ere.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X