Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagarde inputatu dute, Tapieri emandako kalte ordainaren auzian

Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak bere inputazioa 'erabat oinarririk gabea' dela uste du, eta ez duela dimisioa aurkeztuko esan du.
18:00 - 20:00
'Tapie auzian' arduragabe jokatzea leporatzen diote Lagarderi

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria ustezko ustelkeria auzi batean inputatu dute, hainbat orduz epailearen aurrean deklaratu ondoren, tokiko hedabideek jakitera eman dutenez.

Hala ere, lanean jarraitzeko asmoa adierazi du Lagardek berak eta, horrenbestez, ez duela dimisioa ematea aurreikusten azpimarratu du.

Parisen deklaratu behar izan du Lagardek laugarrenez, Bernard Tapies enpresaburuari emandako kalte-ordainaren inguruan.

Aurrekoetan, epaileek Lagarde ez inputatzea erabaki zuten, 2007. eta 2011. urteen artean Frantziako Ekonomia ministro gisa egindako lanagatik.

Lagarde Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen Gobernuan Ekonomia ministroa izan zen.

2007an, Lagardek auzitegi pribatu baten eskuetan utzi zuen Frantziako Estatuaren eta Bernard Tapie enpresaburuaren arteko gatazka ebazteko ardura.

Ekonomia ministroak Sarkozyren lagunari, Tapieri, mesede egiteko auzitegietara ez eramateko erabakia hartu bazuen ikertzen ari dira. Arbitrajeak 403 milioi euroko kalte-ordaina eman zion Tapieri 2008an.

Lagardek inputazioa 'erabat oinarririk gabea' dela uste du

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak bere inputazioa 'erabat oinarririk gabea' dela uste du. Ekonomia ministroa izan zenean zeneko ustezko ustelkeria kasu bati lotuta inputatu du Lagarde Frantziako auzitegi batek.

"Hiru urteko ikerketaren eta dozenaka galdeketa orduren ostean, inongo urraketarik ez nuela egin ondorioztatu zuen komiteak, eta arbitraje prozesuan behar bezain adi ez nintzela egon esan zuen", adierazi du Lagardek.

Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak esan du gaur bertan joango dela Parisetik Washingtonera 2011tik zuzentzen duen erakundearekin lanean jarraitzera.

Izan ere, Lagardek esan du ez duela dimisioa aurkeztuko. Hedabide frantziarrei adierazi dienez, NDFko zuzendari izaten jarraituko du. 2011. urtean hartu zuen kargua, Dominique Strauss-Kahnek sexu-eskandalu bategatik postua uztean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X