Aire istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AirAsiako hegazkinak eztanda egin zuen, itsasora erori baino lehen

Indonesiako agintarien ustez, "presio aldaketa bat" izan zen leherketaren kausa.
18:00 - 20:00
AirAsiaren hegazkineko kaxa beltzetako bat uretatik atera dute

Abenduaren 28an 162 pertsona zeramatzala istripua izan zuen AirAsia konpainiako hegazkina airean lehertu zen, itsasora erori baino lehen, S.B. Supriyadi  Indonesiako Salbamendu eta Erreskate Agentziako Operazio zuzendariak azaldu duenez.

Hain zuzen ere, hegazkina "suntsitu" egin zen airean, Supriyadiren hitzetan. Eztandaren kausa "presio aldaketa bat" izan zela gaineratu du.

Indonesiako erreskate-taldeek hegazkinaren kutxa beltzetako bat berreskuratu dute gaur; hegaldiari buruzko datuak dituena.

Kutxa beltza Jakarta hiriburuan aztertuko dute. Gutxienez bi egun beharko dituzte adituek lehen datuak jasotzeko, baina informazio guztia aztertzeko bi aste beharko dituzte.

Kutxa horretan, abiadurari, altitudeari eta pisuari buruzko datuak daude jasota, eta hegazkinari zer gertatu zitzaion argitzea ahalbidetuko dute.

Beste kutxa beltza, pilotuen arteko solasaldiak grabatu zituena, ere topatu dute, eta hori berreskuratzeko lanetan ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X