Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Brasil
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goi kargudunak eta parlamentariak ikertuko dituzte Petrobras auzian

Estatuko petrolio konpainiaren ustelkeria kasuetan ustez duten arduragatik ikertuko dituzte.
Renan Calheiros Senatuko presidentea.
Renan Calheiros Senatuko presidentea. Argazkia: Efe

Brasilgo bi ganbera legegileetako presidenteak eta beste 45 politikari, 34 parlamentari eta hiru ministro ohi tartean, ikertu egingo dituzte Petrobras konpainiaren iruzur kasuekin ustez duten arduragatik, Auzitegi Gorenak gaur iragarri duenez.

Teori Zavascki epaileak Fiskaltzaren eskariari jarraitu eta politikarien ardurak argituko ditu, eta enpresaren bitartez milaka milioi dolar desbideratzeagatik ikertuko dituztenen zerrenda zabaldu du, Dilma Rousseffen aldekoak gehienak.

Auzian nahastutako alderdi politikoak agintean dagoen Langileen Alderdia (PT), Michel Temer presidenteordearen Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdia (PMDB), eta Alderdi Aurrerakoia (PP) eta Laborista (PTB) sozialistak dira.

Oposiziotik, Antonio Anastasia Brasilgo Sozial Demokrazia Alderdiko senataria soilik ikertuko dute.

Zerrendaren buru dago Renan Calheiros Senatuko presidentea, eta beste hamaika senatari ere badaude, hau da, Senatua osatzen dutenen % 10a baino gehiago.

Eduardo Cunha Behe Ganberako presidentea eta beste 21 diputatu ere badaude zerrendan.

Auzia duela urtebete hasi ziren ikertzen, eta Estatuko petrolio enpresan duela hamar bat urtetik desbideratu dituzten milaka milioi dolar daude jomugan.

Oraingoz, Poliziak Petrobrasen zuzendari ohiak eta negozio ilunetan parte hartzen zuten enpresariak espetxeratu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X