Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yemengo xake taula konplikatua

Yemengo gerra zibila nazioarteko gerra bihurtu da.

Saudi Arabia eta beste herrialde arabiar batzuetako hegazkinak hasi dira dagoeneko Iranek laguntzen dituen hutien posizioei eraso egiten. Beraz, Yemengo gerra zibila nazioarteko gerra bihurtu da. Xake partida korapilatsua da eta pieza bakoitza ondo identifikatzea komeni da. Alde batean, matxino hutiak daude, musulman xiitak dira eta, beraz, Iranek laguntzen ditu; laguntza ekonomikoa, politikoa eta militarra ematen die. Iranek beti egiten du xiiten alde, izan Libanon, Iraken edo, oraingoan bezala, Yemenen.

Beste aldean, Hadi presidentea dago, musulman sunia. Honi Saudi Arabiak ematen dio laguntza, herrialde horrek suni guztien buruzagi nagusi izan nahi duelako. Baina ez hori bakarrik: Iranekin etengabeko lehian dabil Pertsiar golkoan boteretsuen nor ote den ikusteko. Horretxegatik Riadek ezin zuen onartu Hadik gerra zibila galtzea eta Iran indar handiagoa eskuratzea Yemenen.

Bada beste hirugarren pieza bat berera dabilena. Arabiar penintsulako Al Qaeda. Horiek guztiaren kontra dabiltza. Ez dute ondo ikusten gaur egungo presidentea  -Hadi-  Estatu Batuei bidea ematen dielako, amerikarrek Yemengo jihadisten kontra eraso egiteko droneak erabilita. Baina hutien etsaiak ere badira, xiitak izanik 'herejetzat' jotzen dituztelako. Ondo garbi utzi zuten hori aurreko astean: 137 pertsona hil zituzten matxino hutien hiriburuan Sanan bi meskiten kontrako erasoan.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X