Erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du Irlandak

Boto emaileen % 62k baiezkoa eman diote homosexualen arteko ezkontzei, datu ofizialen arabera.
18:00 - 20:00
Homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu dute irlandarrek

Irlandak homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du erreferendum bidez, datu ofizialen arabera. Boto emaileen % 62k baiezko botoa eman dute eta % 37,9k, berriz, kontra. Hala, erabaki hori erreferendum bidez hartu duen lehen herrialdea da.

Riona Ni Fhlanghaile boto zenbaketako arduradunak prentsaurrean adierazi duenez, guztira 1.201.607 baiezko boto eta ezezko 734.300 boto izan dira.

42 hauteskunde barrutietatik 41etan baiezkoa nagusitu da, tartean, Dublinen. Gainera, Irlandako hiriburuko auzo batzuetan botoa eman dutenen % 74 homosexualen arteko ezkontzen alde agertu dira.

Parte-hartzea % 60,5ekoa izan da eta, orotara, 13.818 boto baliogabe zenbatu dituzte.

Baietzaren garaipena baieztatuta, Irlandako Konstituzioaren 41. artikuluan jasoko da sexu bereko pertsonen arteko ezkontza. Horren ondorioz, ohiko ezkontzari eskainitako babesa izango du homosexualen artekoak.

Abortuaren kontrako taldeek, muturreko kontserbadoreek eta Eliza Katolikoak diotenez, ezkontza hori familia tradizionalaren aurka doa, adopzio prozesuak nabarmen aldatuko dute, eta adingabeen eskubideak murriztuko ditu.

Irlandako Errepublikak Harreman Zibileko legea aldarrikatu zuen 2010ean, sexu bereko bikoteei aitorpen legala eskainiz. Hala ere, harreman horiei "ezkontza" deitzea saihestu zuen orduan Irlandak.

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik (chavismoa boterera iritsi zenetik) gaur egunera arte atxilotutako preso politikoak hartzen ditu barne, eta kanpoan uzten ditu giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak. Kontsulta prozesua zabalduko da orain, eta bigarren eztabaida batean onartu beharko da gero.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X