Italia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4.243 etorkin erreskatatu dituzte Siziliako kanalean 24 ordutan

Ontzietako batean, Itsas Armadak 17 hilotz topatu ditu bertan zeuden 200 etorkinen artean.
18:00 - 20:00
4.243 etorkin erreskatatu dituzte azken 24 orduotan Italian

4.243 etorkin erreskatatu dituzte azken 24 orduotan Siziliako Kanalean, Italia eta Afrika artean, eta, gainera, 17 gorpu aurkitu dituzte, Italiako Kostazainek zabaldu dutenez.

Atzo, 3.330 etorkinen erreskatearen berri eman zuten eta gaur, larunbata, kopurua eguneratu dute, gauean erreskate operazio berriak izan baitira, 9 bat txalupa eta 13 pneumatiko topatu  dituzte.

Horietako batean, Itsas-Armadak 17 hilotz topatu ditu bertan zeuden 200 etorkinen artean.

Armadaren esanetan, beste askoetan ez bezala, ez da naufragioa gertatu, baizik eta etorkinen gorpuak txaluparen erreskatean aurkitu dituzte eta, momentuz, ez dakite nola hil diren.

Erreskate operazioa "Fenice" itsasontziak egin du, satelite bidez abisua jaso ostean, noraezean zebilen txalupa dela eta.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X