Albiste da
LISKAR GOGORRAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10 lagun hil dira gutxienez Egipton, hainbat erasotan

Sinai penintsulan izan dira erasoak: talde jihadistek eta segurtasun indarrek enfrentamendu gogorrak izan dituzte elkarren artean.
Egipto. Artxiboko irudia.
Egipto. Artxiboko irudia.

Bost eraso egin dituzte, denak ia aldi berean, talde jihadistek Sinai penintsulako kontrolguneetan eta polizia-etxeetan. Gutxienez hamar lagun hil dira eraso horietan, eta dozenaka lagun zauritu.

Mohamed Samir Egiptoko Armadako bozeramaileak esan duenez, hildako hamar lagunak militarrak ziren. Zauritutakoen artean, batzuk oso larri daudela  gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X