Akordio historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordio nuklearrak gasolina merkatzea ekarriko du

Dena dela, epe luzera izango dela uste dute adituek. Petrolio konpainiek Iranen inbertitu nahi dute, eta herrialdeak ekoizpena handitu ahalko du.
18:00 - 20:00
Petrolioa esportatzen hasteko atea zabalduko dio Irani akordioak

Mendebaldeko potentziek eta Iranek sinatutako akordio nuklearrak petrolioa merkatzea ekarriko du. Izan ere, konpainia handiek bertan inbertsioak egiteko asmoa dute, eta herrialdeak (munduko laugarren erreserba handienak ditu) ekoizpena eta esportazioak handitu ahalko ditu.

Nolanahi ere, prezioak merkatzea epe luzera nabarituko dela ohartarazi dute EFE agentziak kontsultatutako adituek, Teheranek zailtasunak izango baititu blokeoaren aurretik zuen ekoizpen maila berreskuratzeko.

Fitch agentziaren arabera, Irainek 1,1 milioi petrolio-upel esportatzen ditu egunean, hau da, nazioarteak 2012an blokeoa ezarri aurretik egiten zuenaren erdia.

Orain, nazioarteak kendu egingo dizkio zigorrak Irani, baina urratsez urrats, urtea bukatu baino lehen. Hori dela eta, ekoizpena ez da berehala haziko.

Luis Guridi EHUko Nazioarteko Ekonomian doktoreak ez du baztertu erregaia "epe laburrean" merkatzea, baina, nolanahi ere, Iranek merkatuan berehala petrolio asko sartzeko ahalmena duen ikusi beharko dela argitu du.

Antza denez, Teheranek egunean 4 milioi upel ekoizteko ahalmena dauka, baina ekainean 2,82 milioi baino ez zituen ekoitzi egunean. Horrenbestez, urrun dago oraindik.

Bestalde, baliteke irandarrek erreserban dituzten upelak ere merkaturatzea, eta horrek ere prezioak jaistea ekar lezake.

Oro har, Mendebaldeko petrolio-konpainiek Iranen inbertitzeko gogoa dute, eta ez bakarrik erreserba handiak dituelako; herrialdea politikoki oso egonkorra dela ere uste dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X