Errepublikanoen eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donald Trumpek ez du baztertzen independente gisa aurkeztea

Alderdi Errepublikanoaren lehen hauteskunde eztabaida ikuskizun hutsa izan da, eta ez da proposamen askorik entzun.
18:00 - 20:00
Donald Trump, jaun eta jabe errepublikanoen lehen eztabaidan

Donald Trump enpresaburuak ez du baztertu independente gisa aurkeztea AEBko hauteskundeetara, Alderdi Errepublikanoaren Etxe Zurirako hautagai izendatzen ez badute.

"Hautatzen banaute, ez naiz aurkeztuko independente gisa", esan du, modu enigmatikoan, Alderdi Errepublikanoaren lehen hauteskunde eztabaidan.

Hain zuzen ere, inkestetan babes handiena duten 10 pertsonek hartu dute parte eztabaidan, Clevelandeko (Ohio) Quicken Loans Arena pabiloian. Fox kate kontserbadoreak eskaini du telebistan.

Eztabaidako izarra Donald Trump izatea espero zen, azken asteetan hainbat polemikatan protagonista izan baita, eta aurreikuspena bete egin da.

Nolanahi ere, adituek eta hedabideek Marco Rubio senataria eta John Kasich Ohioko gobernadorea txalotu dituzte gehien.

Aitzitik, baloratuenetako bat, Scott Walker Wisconsingo gobernadorea, galduta bezala izan da, eta Rand Paul senatariak ez du ia parte hartu.

Proposamenei dagokienez, Rubio eta Trumpek AEBren eta Mexikoren arteko mugan harresi bat eraikitzea proposatu dute, eta Jeb Bush Floridako gobernadoreak immigrazioaren "hiri santutegiak" kentzeko deia egin du.

Esaldi polemikoen artean polemikoenetakoa, Mike Huckabeek esandako hau: "Indar Armatuak ez dira esperimentu sozial bat; pertsonak hiltzea eta gauzak apurtzea dute helburu". Militar transexualei buruzko galdera bati erantzunda egin du adierazpena.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X