Emakume bat exekutatu du Georgiak (AEB), lehen aldiz 1945etik
Erruki eskaerei eta Frantzisko aita santuaren galdeei entzungor eginda, Kelly Gissendaner 47 urteko emakumea exekutatu dute Georgiako agintariek. Gissendaner hiltzera kondenatu zuten duela 18 urte senarra akabatzeko plana antolatzea egotzita.
Emakumea bart hil da Jackson kartzelan (Atlanta hego-ekialdea, Georgia), injekzio hilgarria jaso ostean. 1945etik estatu honetan hiltzen duten lehen emakumea da Gissendaner.
Exekuzio data baieztatu zenetik, haren abokatuek, senitartekoek eta heriotza zigorraren kontrako mugimenduek areagotu egin dituzte zigorra apaltzeko saiakerak. Georgiako Gorte Gorenean eta AEBko Gortean aurkeztutako helegiteak baztertu egin dituzte epaitegiok, baita emakumearen bi semek babestutako barkamen eskaera ere.
Aita santua berak ere Gissendanerri heriotza zigorra kentzeko eskaera egin zuen, eta berriki eskutitza bidali die estatu honetako agintariei. AEBtik egin berri duen biran, heriotza zigorra indargabetzeko eskatu du.
Hiltzera zigortuta, hilketa berak egin ez arren
Doug Gissendaner senarra hiltzeko plana bururatu zuen emakumeak 1997an, Gregory Bruce Owen amorantearekin batera . Owenek hil zuen gizona, baina honi biziarteko kartzela zigorra "bakarrik" ezarri zioten, emakumearen kontra testifikatu ondoren.
70ko hamarkadan ezarri zuten heriotza zigorra Georgian. Ordudanik ez dute hilketa zuzenean egin ez duen lagunik exekutatu, Gissendaner izan da aurrenekoa. Horrez gain, 1945etik exekutatzen duten lehen emakumea ere izan da Gissendaner. Lena Baker izan zen azkena, duela 70 urte. 2005ean, baina, zigorra barkatu zioten hilketa bere burua defendatzeko egin zuela frogatu baitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo poliziak gas negar-eragilearekin sakabanatu ditu Al Aqsa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzako hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da. Beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira Ramadan amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani, "herrialde anaiak" direlako, "musulmanen zatiketa saihesteko". Helburu horrekin, bitartekari izateko borondatea agertu du Khameneik.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.