Agiria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu Islamiarrak gerra santua egiteko deia egin du gaztelaniaz

Ez da ohikoa gaztelania erabiltzea eta adituek nabarmendu dute eragin nahi duten hizkuntza erabiltzen dutela euren mezuak zabaltzeko.

Abu Muhammad Al-'Adnani Ash-Shami Estatu Islamiarraren bozeramailearen mezu bat gaztelaniara itzuli du Estatu Islamiarrak, Jihada edo gerra santua egiteko eskatuz.

Musulmanei dei egiten die munduan jihada egiteko: "Armarik ez baduzue, soka bat edo aizto bat izango duzue. Joan zaitezte, irabazi edo hiltzera" jaso dute gaztelaniara itzulitako idatzian.

Hil honen erdialdera zabaldutako agiria gaztelaniara itzuli izana nabarmendu dute adituek eta eragina izan nahi duten hizkuntzak erabiltzen dituztela gaineratu dute. Aurretik, arabieraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta errusiarrez kaleratu dute.

Estatu Batuek abuztuan iragarri bezala, Estatu Islamiarrak euren bigarrenaren heriotza aipatzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde bietan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X