Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chavismoaren geroa ezbaian, Venezuelako Parlamenturako hauteskundeetan

Hasierako orduetan ez da aparteko jazoerarik izan. Parlamentu berriak Nicolas Maduro presidentearen agintea muga dezake, haren agintaldiaren amaiera oztopatuz.
Argazkia: EFE

Azken urteotako hauteskunde garrantzitsuenak egingo dituzte gaur, igandea, Venezuelan; izan ere, Hugo Chavez zena agintera heldu zenetik lehen aldiz, oposizioak Asanblada Nazionaleko agintea izateko benetako aukerak ditu. Oposizioaren balizko garaipenak Nicolas Maduro presidentearen agintaldia zaildu dezake.

Guztira, 19,5 milioi herritar daude botoa ematera deituta Venezuelako Parlamentuko 167 ordezkariak aukeratzeko. Azken 16 urteetan alderdi ofizialistak batzen dituen Polo Demokratikoak agindu du Parlamentuan.

Inkesta gehienek oposizioko MUD koalizioaren garaipena iragartzen dute, botoen % 15 eta % 35 artean eskuratuta. Iragarpenak betetzen badira, beraz, aldaketa izango da Venezuelan.

Bestalde, aurreko hauteskundeekin alderatuta, botoa erabaki gabe dutenen eta independenteen kopurua handia da, hurrenez hurren, % 20 eta % 40koa. Antza denez, horietako askok chavismoarekin bat egin zuten iraganean, baina orain ofizialismoa kritikatu egiten dute.

Hauteskunde kanpainan zehar indarra galtzen joan da oposizioko MUD koalizioa eta, inkesten arabera, Nicolas Maduro presidenteak 11 puntu berreskuratzea lortu du azken hilabeteetako onarpen-maila (% 20) irauliz.

VENEZUELAKO HAUTESKUNDEAK EFE

Militarrak, hautesleku bateko sarrera zaintzen. Argazkia: EFE

Normaltasuna lehen orduetan

Hauteskunde-egunaren lehen orduetan ez da aparteko jazoerarik izan. 163.000 agente zabaldu dituzte hauteslekuetan bozen segurtasuna bermatzeko asmoz, informazio ofizialaren arabera.

Vladimir Padrino Lopez generala eta Defentsa ministroa segurtasun-operatibo horren arduraduna da. Padrino Lopezek azaldu duenez, hainbat hauteslek euren boza jan dute. "Boto-txartelak jan dituzte, eta hori erabat debekatuta dago", esan du militarrak.

Gainera, "Venezuelako Indar Armatuen uniformeekin jantzita zeuden zenbait lagun hiru hauteslekutan sartzen saiatu dira, eta jazoera ikertzen ari gara". Bestalde, "beste hiritarrek batek su-arma erakutsi du hautesleku batean".

Padrino Lopezek iragarri duenez, droneak hegan eginarazi dituzten lagunen aurka "neurriak" hartuko dituzte, hauteskunde-egunetan aire-eremuan murrizketak daudelako, hegazkin komertzialentzako salbu.

Hauteskunde kanpaina zikina

Venezuelan nagusi den ziurgabetasunaren ondorioz, tentsio politikoak goia jo du. Hauteskunde kanpaina bereziki beligerantea izan da eta, testuinguru horretan gizon armatuek Luis Manuel Diaz oposizioko buruzagia hil dute.

Nazioarteko behatzaileak

Ez da apenas nazioarteko behatzailerik izango. Venezuelako Gobernuak gutxi batzuei eman die hauteskundeak jarraitzeko baimena, tartean, UNASUR Hego Amerikako Nazioen Batasuneko behatzaileei eta hainbat presidente ohiri -tartean da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohia-.

Amerikako Estatuen Erakundeari eta Europar Batasunari ez die baimendu bertan izatea. Amerikako Estatuen Erakundeak salatu duenez, Venezuelan ez dira hauteskunde justiziaren bermeak betetzen. Bestalde, Europar Batasunak misioa bertan behera utzi du azken orduan, segurtasun arrazoiak tarteko. Dena den, zenbait eurodiputatu bertan izango dira.

Nazioarteko komunitatea beldur da iragartzen dituzten emaitza estuek biolentzia oldea eragingo duten.

Inflexio puntua

16 urtean lehen aldiz irabazteko aukerak omen ditu oposizioak eta horrek aurrekaririk gabeko ilusio oldea piztu du Venezuelako kaleetan. Sortutako ilusio hori bera garaipena izan da oposizioarentzat, urte luzetako gogogabetasunaren ondotik.

unaren ondotik.

Albiste gehiago mundua

BARCELONA, 31/08/2025.- Uno de los barcos de la flotilla llega al puerto este domingo en Barcelona. La flotilla Global Sumud sale este domingo desde Barcelona y con destino a Gaza, en una acción solidaria con el pueblo palestino en la que participan entidades de 44 países. EFE/ Toni Albir
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arratsaldean abiatuko da Bartzelonatik Gazara janaria eta sendagaiak eramango dituen flotilla

15:00etan aterako dira hogei ontzi inguru, gutxienez 44 herrialdetako ordezkariekin, lau euskal herritar tartean, genozidioa eta blokeoa salatzeko helburuarekin. Albares ministroak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak "babes diplomatiko eta kontsular osoa" eskainiko die Bartzelonatik Gazara abiatuko den ontzidi humanitarioan parte hartzen duten Espainiako herritarrei. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Indonesian, Espainiako emakume bat hil dutelakoan

Indonesian, uztailaren biaz geroztik desagertuta zegoen 72 urteko emakume espainiar bat hilda aurkitu zuen gaur bertako poliziak. Matilde Muñoz, jatorri galiziarra zuen emakumea, Lombok uhartean desagertu zen, eta hango hondartza batean aurkitu zuten gaur beren gorpua. Heriotzarekin lotuta bi pertsona atxilotu ditu poliziak, eta lapurreta eta hilketa leporatu dizkiete.  Indonesiako Poliziak ziurtatu duenez, espainiarraren hilketa planifikatu zuten aitortu dituzten bi atxilotuek. Senggigi herrian bizi diren 34 eta 30 urteko bi gizon dira. Kontakizunaren arabera, Balitik gertu dagoen herri bateko hotel batean zegoen emakumea, lapurreta egin asmoz leihotik bere gelara sartu zirenean.

Gehiago kargatu