Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obama lagun batzuei bisita egitera joan da

Obama Kubara egiten ari den bisita une erabakigarrian iritsi da, aldaketa hau Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak utziko duen ondare nagusietako bat izango da.

Obama Kubara egiten ari den bisita une erabakigarrian iritsi da, aldaketa hau Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak utziko duen ondare nagusietako bat izango da.

Azken hamarkadetan, Ameriketako Estatu Batuek Asiari, Hego Amerikari baina garrantzia gehiago eman diote, eta hala ez zen bakoitzean, okerrerako zen: estatu kolpeak sustatzeko, diktadurak babesteko edota kanpo zorra zuten Hego Amerikako herrialdeei presioa areagotzeko.

Obamak hori aldatu nahi zuen eta segituan jabetu zen horretarako Estatu Batuak eta Kubaren arteko urteko gorrotoarekin amaitzea oinarrizkoa zela.

Kastrotarren Kubari ere aldaketa hori egitea interesatzen zitzaien. Kubako ekonomiari bultzada eman nahi diote, horretarako oinarrizkoa da Estatu Batuek inposatutako enbargoarekin amaitzea.

Obamak ez du enbargoarekin amaitzea lortu, amaiera hori ahalbidetzeko kongresuaren oniritzia behar du, baina, presidentearen hainbat agindu medio, harreman diplomatikoak berrabiarazi ditu, merkataritza bultzatu eta berehala, astero, Estatu Batuak eta Kuba elkartuko dituen 100 bat hegaldi egongo dira.

Bidai honetan, Obamak mezu sinboliko garrantzitsua helarazten ari da: bere emaztea, alabak eta amaginarrebarekin egin du bidaia. Nolabait, lagun batzuen etxera egindako bidai bat dela helarazi nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X