Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela da, Obama Kubara egiten ari den bisita historikoa da

Ez bakarrik bi agintarien artean izandako errespetuarengatik edota elkarlanerako adierazitako jarrerarengatik; historikoa da, Estatu Batuak Kolonbiako bake prozesuan guztiz murgildu delako.

Bai, egia da hedabideek askotan “historiko” adjektiboa gehiegi erabiltzen ohi dugula. Horrela da, Barack Obama, Kubara egindako bisita historikoa izaten ari da.

Eta ez bakarrik, bi agintarien artean izandako errespetuarengatik edota elkarlanerako adierazitako jarrerarengatik, nahiz eta bien arteko ezberdintasunak oraindik handiak izan. Historikoa ere bada, Estatu Batuak Kolonbiako bake prozesuan guztiz murgildu delako.

Atzo, Obama eta Castro elkarrekin zeuden bitartean, John Kerry, AEBeko diplomazia burua, FARCeko agintariekin bildu zen. Kerry ordu luzea egin zuen, Timoshenko, Marquez, Catatumbo, Granda eta FARCeko buruzagi guztiekin.

Estatu Batuak, Kolonbiako bake prozesua ikuskatuko lukeen Nazio Batuen misioa babestuko duela hitz eman die Kerryk. Ez dezagun ahaztu, Washingtonek ofizialki “terroristatzat” duela FARC.

Obama Kubarekin adiskidetzea du helburu eta Hego Amerikako diplomazian presentzia handiagoa lortzea. Ba, lortzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X