Siriako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siriako Armadak Palmira hiriaren kontrola berreskuratu du

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, Palmirako erasoetan 400 jihadista baino gehiago eta erregimenaren aldeko 180 soldadu inguru hil dira.
18:00 - 20:00
Siriako Armadak erabat kontrolpean du Palmira berriro

Siriako Armadak Palmira hiriaren kontrola berreskuratu du gaur, iturri militar batek eta Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi dutenez. Atzo, Palmira hiriaren zatirik handienaren kontrola hartu zuen, gune arkeologiko eta historikoa barne.

SANA albiste agentziak aipatutako iturri militar baten arabera, Al Assaden aldeko indarrek "Estatu Islamikoaren azken taldeak akabatu eta horien gordelekuak suntsitu dituzte".

Maiatzaren 20az geroztik Estatu Islamikoaren kontrolpean zegoen Palmira hiria.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak gaineratu duenez, Estatu Islamikoko gizon armatuak Al Sujna, Al Taiba, Al Kum eta Haql al Hel herrietara erretiratu dira.

Palmirako erasoetan 400 jihadista baino gehiago eta erregimenaren aldeko 180 soldadu inguru hil direla gaineratu du Behatokiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X