Guantanamoko hesi informatiboa
Ilargi betea Karibe itsaso gainean. Bi motorreko hegazkina nire zain dago pistan. Helizeen urruma isilarazteko gailu bat bagenu, telebistari soinua kentzeko botoiaren moduko bat, kilkerrak eta olatuak baino ez genituzke adituko. Abioiaren barruan, haien postuetan eserita, Estatu Batuetako Armadako bi pilotu aireratzeko prest daude. Segur aski Miamiko tabernaren batean geldituak daude lau ordu barru. Edo, agian, etxera iritsi nahi dute, besterik gabe, deskantsatzera. Baina ezin dute oraindik abiatu. Nire zain daude.
Atzerapena, esan beharra dago, ez da nire errua. OPSEC izeneko talde berezi bateko militarrek azken bi egunotan Guantanamon grabatu ditudan irudiak atzeman dizkidate. OPSEC (Operazioen Segurtasuna) zentsoreek haien lana definitzeko erabiltzen duten eufemismoa da. Banan-banan, irudi guztiak gainbegiratu, eta asko ezabatu egin dizkidate. "Hor guardiari aurpegia ikusten zaio. Delete". "Han atzean, muino horren gainean, bunker bat dago. Delete". "Haize-errotak eta ura gatzgabetzeko instalazioak sekretuak dira. Delete". Baina Tennesseeko sarjentuak arazo larriak ditu ordenagailuarekin. Pikutara joan zaio azken bi orduotan kontu handiz eta zehaztasunez egin duen ebakuntza digital guztia. Zerotik hasi behar du berriz.
Aurpegia ohi baino gorriago dakarren ofiziala hurbildu zait, zakar. Abioiak lehenbailehen aireratu behar du. "Grabazio guztia utzi beharko diguzu; behar bezala editatu eta postaz bidaliko dizugu bueltan", bota dit. Armadako ofizialek normalean ez dute erantzunik espero izaten. Nik errespetuz erantzun diot nire lana ez dudala haien esku utziko, ez dudala esku-hutsik alde egingo, alegia. "Orduan, hemen gelditu beharko duzu irudi guztiak editatu arte", esan du zurruntasunez. "Eta datozen egunotan ez dugu Guantanamotik irteteko hegaldirik espero". Une batez, zalantzak izan ditut. Egunak, Guantanamon? Baietz esan diot, ez dudala arazorik hemen gelditzeko. Baina ofizialak uniformeko poltsiko batetik telefono bat atera du eta lau zenbaki markatu ditu. "Yes, Sir!" esanez bukatu du elkarrizketa laburra. Hegazkinak itxaron dezakeela esan du orain, lehentasuna nire irudiak zentsuratzea dela. Eta Tennesseeko sarjentuak informatika gaietan adituagoa ei den beste soldadu baten laguntza izanen du oraingoan horretarako.

Duela gutxi galdetu didate Guantanamoko badiara egin dudan joan-etorriak zer inpresio utzi didan. Zalantzarik gabe, bertan aurkitu dudan atmosfera itogarria da gehien markatu nauena. Piongiang paradisua ezagutzeko bidaia antolatu horietako batean bezala, atxiloketa zentroan kazetari lana egitea ia ezinezkoa da. Base militarrera iritsitakoan ongietorria eman zidan Nebraskako tenientea ez da nire albotik urrundu han eman dudan denbora guztian. Nirearen ondoko gelan egiten zuen lo, eta gonbita ere egin zidan base militarreko errepideetan korrika egitera joateko egunsentia baino lehen, 04:30ean. Tenientearekin batera, soldadu gazte sinpatiko talde batek kazetariak konbentzitzea du helburu. "Hemen ez da torturarik izan", esan zigun Guantanamoko tropen buru Peter J. Clarke almiranteak. Eta segidan aitortu zuen tortura horien xehetasunak argitara eman zituen AEBko Senatuko Inteligentzia Batzordeko 2014ko txostena ez duela inoiz irakurri.
"Jende askok uste duenaren aurka, Obamaren gobernuak aurrekoek baino gardentasun gutxiago erakutsi du", adierazi digu Wells Dixon abokatuak Center for Constitutional Rights erakundearen New Yorkeko egoitzan. Bushen garaian gose greban zeuden presoen kopurua eta izenak ematen zizkieten kazetariei, gutxienez. Orain, informazio apur horiek ere ez. Guantanamoko hesien artean gertatzen dena estaltzen duen behe-lainoa inoiz baino ilun eta itogarriagoa da orain.
Zentsoreek berandu amaitu dute euren lan doilorra. Eta azkenean bi motorreko hegazkinak aireratu ahal izan du. Pilotuek ez dute emoziorik erakutsi. Automata parea balira bezala, bidaiariei begiratu ere egin gabe zeharkatu dute ilargi beteak argitu zilarrezko itsasoa. Une batez, Afganistango mendietan atxilo hartutako "borrokalari etsai" horiek garraiatzen imajinatu ditut, horrela, behin ere atzera begiratu gabe. Hirurogei urte lehenago itsaso hori bera zeharkatuz Gerald Lester Murphy pilotu estatubatuarrak Jesus Galindez euskal herritarra Trujilloren Dominikar Errepublikara eraman zuenean bezala. Hurrengo geltokia: tortura eta heriotza. Baina hori munduko demokrazia handienaren atzeko patioko beste istorio bat da. Beste bat baino ez.
e bat baino ez.Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.