Hauteskunde presidentzialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ultraeskuinak irabazi du Austriako hauteskundeen lehen itzulia

Norbert Hofer ultraeskuindarra eta Van der Bellen hautagaia ekologista lehiatuko dira datorren maiatzaren 22an izango den bigarren itzulian.
Norbert Hofer. Argazkia: EFE
Norbert Hofer. Argazkia: EFE

FPÖ alderdi ultraeskuindarreko Norbert Hofer hautagaiak irabazi du Austriako presidentea aukeratzeko hauteskundeen lehen itzulia, boto-emaileen % 35,4 babesa eskuratuta. FPÖ alderdi euroeszeptiko, xenofobo eta populista da.

Gauzak horrela, hauteskundeen bigarren itzulian, Hofer eta Alexander Van der Bellen hautagai ekologista lehiatuko dira, bigarren horrek bozen % 21,3 lortu baitu.

Bigarren postuan lehia handia izan da Van der Bellen eta Irmgard Griss hautagai independentearen artean. Grissek azkenean botoen % 19 eskuratu du.

Austriaren historian lehendabizikoz, gaur egun koalizio-gobernua osatzen duten sozialdemokratak eta demokristauak bigarren itzuliko lehiatik kanpo gelditu dira. Izan ere, Andreas Kohl demokristauak, Parlamentuko presidente ohiak, laugarren postua lortu du, babesaren % 11,2rekin. Rudolf Hundstorfer sozialdemokrata, berriz, bosgarrena izan da, bozen % 10,9rekin.

Hoferren garaipen argiak azken asteetako inkestak zapuztu du, horien arabera, Van der Bellen baitzen hauteskundeak irabazteko faboritoa.

Bigarren itzulian irabazle ateratzen denak Heinz Fischer presidentea ordezkatuko du. Fischer ezin da berriro aurkeztu, karguan 12 urte eman dituelako.

Austriako presidentek ez dauka botere betearazlerik, eta herrialdearen ordezkaria izan ohi da atzerrian. Dena den, hainbat zeregin ditu: Parlamentua desegitea, Gobernua kargutik kentzea eta Armada gidatzea.

Presidentea aukeratzeko bigarren itzulia maiatzaren 22an izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X