Udal hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5 Izar Mugimenduak irabazi ditu udal hauteskundeak Turinen eta Erroman

Bi hiri horietan alkatetza galdu du Renzi lehen ministroaren PD alderdiak. Gainera, historian lehen aldiz, emakume bat izango da Erromako alkate.
Historian lehen aldiz emakumezko bat izango da Erromako alkate. Argazkia: EFE
Historian lehen aldiz emakumezko bat izango da Erromako alkate. Argazkia: EFE

Beppe Grillo komediantearen 5 Izar Mugimendua (M5S) alderdiak lortu du garaipena Erroman eta Turinen, igandean Italian egin diren udal hauteskundeen bigarren itzulian. Matteo Renzi Italiako lehen ministroaren PD Alderdi Demokratikoak bi hiri horietako alkatetzak galdu ditu.

Italiako 126 hiritako udalak aukeratzeko hauteskundeak egin zituzten atzo Italian, tartean, probintziako hiriburu diren 20 hiritan; Erroman, Milanen, Turinen, Bolonian eta Napolesen, besteak beste. Matteo Renzi Italiako lehen ministroaren alderdiak kolpe gogorra jaso du, eta 5 Izar Mugimenduak, ostera, benetako alternatiba dela erakutsi du.

M5S alderdiak amaiera eman dio zentro-ezkerraren urteetako nagusitasunari, bai Erroman, baita Turinen ere. Erroman Virginia Raggi M5Sko alkategaiak botoen  % 67,2 lortu ditu, Roberto Giaccheti Alderdi Demokrataren (PD) alkategaia garaituta (% 32,8). Raggik aro berri bat hasi dela aldarrikatu eta Mafia Hiriburua (izen horrekin ezagutzen da Italiako hiriburuan azaldutako mafia kasua) agertu ostean legea zorrotz beteko duela azpimarratu du.

Alderdi Demokratak Turingo alkatetza ere galdu du, ezkerraren gotorleku historikoetako bat izan den hirian. Chiara Appendino 5 Izar Mugimenduko alkategaiak irabazi du bigarren itzulia Turinen, botoen % 54,6 lortuta eta Alderdi Demokratako Piero Fassino hautagaiari (% 45,4) aurrea hartuta.

Milanen eta Bolonian, berriz, PD alderdiko hautagaiak izan dira garaile: Giuseppe Sala, Milanen, eta Virginio Merola, Bolonian.

Beppe Grillo, gaur, Erroman. EFE

Beppe Grillo, gaur, Erroman. Irudia: EFE

Grillo: 'Orain Gobernu nazionaleraino hegan egingo dugu'

Beppe Grillo 5 Izar Mugimenduko (M5S) sortzaileetako batek ziurtatu egin du helburua gora egitea dela, Italiako Gobernuraino heldu arte.

"Orain Gobernu nazionaleraino hegan egingo dugu. Ezinezko misioaren hegazkina aireratu da eta gutxi barru altu egongo gara. Orain, helburua Italiako gida da", ohartarazi du komikoak, Erromako hoteleko atarian, hedabideen aurrean.

Gainera, Grilloren esanetan, bere alderdiak Erroman eta Turinen izan duen arrakasta ez du "protestarako boto" batek eman, baizik eta "aldaketarako botoak".

"Orain dela hamar urte, nazioarteko aeronautikako teknikariek esan zuten eguzki energia bidezko hegazkinak ez litzatekeela inoiz aireratuko. Orain dela hamar urte, politika italiarraren teknikariek zioten M5Sk ez lukeela inoiz jendearen errespetua jasoko", baieztatu du.

, baieztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X