Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istanbuleko atentatuaren eta Brexitaren arteko zerikusia

Erdogan, Turkiako presidenteak, Assad Siriako presidentearen aurka egitea erabaki zuen, eta hura garaitzen saiatu da nola edo hala.

Analisi arraroa badirudi ere, Istanbuleko atentatuak eta Erresuma Batuak Europar Batasuna uzteak Siriako gerrarekin zerikusi handia dute. Erdogan, Turkiako presidenteak, Assad Siriako presidentearen aurka egitea erabaki zuen, eta hura garaitzen saiatu da nola edo hala. Horregatik, ahalbidetu du urte luzez Siriara Estatu Islamikoarekin bat egitera zihoazen borrokalari jihadistak Turkia erraz gurutzatzea.

Horrekin, Assad boteretik kentzea lortuko zuela uste zuen, baina orain kinka larrian dagoena bera da. Ez dago jihadistekin aliantza posiblerik. Lehenago edo beranduago, sastada emango dizute. Eurek argi dute lortu nahi dutena: kalifatoa mundu musulman guztira zabaltzea. Beraz, lehenago edo beranduago Erdogan boteretik kendu nahiko dute. Turkiako presidenteak dagoeneko ulertu du, baina berandu da, eta garesti ordaintzen ari da.

Erresuma Batuari dagokionez, Cameronek aitortu du erreferenduma erabaki zuen elementua immigrazioa izan zela, Siriatik iritsitako errefuxiatu oldearen ondorio izan zela.

Etorkin musulmanen oldea Europa hartzen ari dela uste dute britainiar askok, eta, euren ustez, irla bat direnez, mugak ixteko gaitasuna dute, kanpotarrei iritsiera saihestuz.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X