2009tik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baliteke AEBk 116 zibil baino gehiago hil izana dronekin

Hala ere, giza eskubideak defendatzen dituzten zenbait erakundek adierazi dutenez, benetako kopurua askoz ere handiagoa da, gerran dauden zonaldeak ere kontuan hartu behar direlako.

Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia zerbitzuak ostiral honetan, uztailak 1, azaldu duenez, baliteke Barack Obama presidente izendatu zutenetik, 2009. urtean, 64 eta 116 zibil inguru hil izana tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuekin –dronak-.  Gainera, urte hauetan 473 eraso egin dituztela esan dute: Pakistanen, Yemenen, Somalian eta Libian.

Hala ere, giza eskubideak defendatzen dituzten zenbait erakundek adierazi dutenez, benetako kopurua askoz ere handiagoa da, AEBko inteligentzia zerbitzuak ez dituelako kontuan izan gerran dauden beste zonalde batzuk, hala nola, Irak, Siria eta Afganistan.

Alde horretatik, New America Foundation erakundeak egindako kalkuluen arabera, Obama kargua hartu zuenetik 250 zibil hil dituzte dronen bidez. Beste erakunde batzuen arabera, berriz, urte hauetan hil dituzten zibilak 358 izan daitezkeela diote. Gutxi batzuk, gainera, mota horretako erasoetan 1.000 pertsona inguru hil dituztela uste dute.

Modu horretan, lehenengo aldia da AEBk tripulaziorik gabeko aireko ibligailuak erabilita eragin dituen hilketen berri ematen duena. Izan ere, 2002. urtean hasi ziren dronen bidez terroristei eraso egiten, baina Obama presidente izendatu zutenetik hona, erasoen kopuruak gora egin du aurretik aipatutako herrialde horietan.

Txostenarekin batera, Obamak dekretu bat publikatu du, zeinaren bidez terroristen kontrako erasoak egiteko orduan lehentasun bezala zibilak babestea eta erasoetan eragindako hildakoen inguruko informazioa argitaratzea eskatzen duen.

Gainera, txostenak jasotzen duenez, urte hauetan 2.372 eta 2.581 “borrokalari” inguru hil dira tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuekin egindako erasoetan. Halaber, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak egindako kalkuluen artean eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) estimazioen artean desadostasunak egon daitezela aitortzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X