Arrazagatiko tentsioa AEBn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru polizia hil dituzte Louisianan, tirokatuta

Sarraskiaren egilea Gavin Eugene Long izan dela jakinarazi dute Poliziako arduradunek. Marine ohi beltzak 29 urte bete zituen igandean. Obamak batasuna eskatu du.
18:00 - 20:00
Hiru polizia hil eta beste hiru zauritu dituzte Louisianan

Kip Holden Baton Rougeko barrutiko alkateak baieztatu duenez, hiru polizia hil dira igande honetan Airline eta Hammondeko autobideak lotzen dituen bidegurutzean izandako tiroketa batean, Baton Rougen (Louisiana).

Segurtasun indarrek tiratzailea hil dute, Rayborn Hicks Sheriffaren Bulegoko bozeramailearen hitzetan.

WBRZ telebista-kateak zabaldu duenez, Baton Rougeko Polizia Departamentuko bi agente eta Sheriffaren Bulegoko beste bat hil dituzte. Gainera, gutxienez beste bi agente zauritu dira, eta horietako bat egoera larrian dago.

Tiroketa 09:00ak aldera jazo da. Errepidearen ertzetik oinez, erasorako fusil bat zeraman gizonezko bat ikusi dutela jakinarazi diote Poliziari, eta patruilak Airline eta Hammondeko autobideak lotzen dituen bidegurutzera iritsi direnean, tirokatu egin dituzte.

Sarraskiaren egilea, Gavin Eugene Long, bertan hil dute. Marine ohi afroamerikarra zen, eta 29 urte bete zituen igandean bertan.

Erasoan hiru pertsonak parte hartu zutela esan dute agintariek hasiera batean, baina gero tiroketa Longek bakarrik egin duela baieztatu dute, nahiz eta beste bi susmagarri atxilotu.

Poliziak pertsona beltz bat hil ondoren, Louisianan, Dallasen eta, oro har, herrialde guztian, protesta gogorrak izan dira. Dallasen, bost agente hil zituen gazte beltz batek uztailaren 7an.

Obamak 'batasuna' eta 'lasaitasuna' eskatu ditu

Azken hilketa horiek gertatu berritan, batasunerako deia egin du Barack Obama AEBko presidenteak, eta estatubatuarrak zatitzen dituena barik, batzen dituena aldarrikatu du.

"Herrialdea gehiago zatituko dituen berbak eta ekintzak egin baino, egin dezagun batasunaren alde. Gure hitzak neurtu behar ditugu, eta bihotzak zabaldu, denok", esan du Obamak Etxe Zurian egindako adierazpenean.

Oraindik ez dago argi zergatik hasi zen tiroka marine ohia, baina, hori gorabehera, "polizien aurka indarkeria erabiltzeko justifikaziorik ez dago", adierazi du AEBko presidenteak.

Obamaren hitzetan, "Poliziaren aurkako erasoak gure kontrako erasoak dira, gizarte hau posible egiten duen zuzenbide-estatuaren kontrakoak".

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X