Estatu-kolpearen porrota
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuzenbidezko Estatua errespetatzeko eskatu dio EBk Ankarari

Heriotza-zigorra indarrean duen edo berriz ere martxan jartzen duen herrialdeak Europar Batasuneko kide izaterik ez duela gogorarazi dio Federica Mogherini Europako diplomaziaren buruak Turkiari.
18:00 - 20:00
Zuzenbidezko Estatua errespetatzeko eskatu dio EBk Turkiari

Zuzenbidezko Estatua errespetatzeko eskatu dio EBk Erdoganen Exekutiboari. Kolpe saioa demokrazian atzera egiteko ez baliatzea eskatu dio.

?Zuzenbidezko Estatuak babesa behar du gaur. Herria demokraziatik aldenduko duen pausoentzako aitzakiarik ez dago?, ohartarazi du Federica Mogherini EBko Atzerri Politika eta Segurtasun goi-ordezkariak, ministroen bilerara heldu denean.

Heriotza-zigorra indarrean duen edo berriz ere martxan jartzen duen herrialdeak Europar Batasuneko kide izaterik ez duela gogorarazi dio Europako diplomaziaren buruak Turkiari.

?Heriotza-zigorra barneratuz gero ezin da EBko kide izan; hori oso argi dago?, azaldu du Mogherinik prentsaurrekoan, John Kerry AEBko Estatu idazkariarekin batera.

Purga militar eta politikoa

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea purga militar eta politiko oso serioa egiten ari da, ostiraleko estatu-kolpearen ondoren. Dagoeneko 7.500 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, tartean 6.000 militar inguru, 100 polizia, 755 epaile eta fiskal eta 650 herritar.

Azken orduetan, estatu-kolpearen inguruko teoria eta konspirazio ugari agertu dira komunikabideetan. Kolpearen bultzatzailea Fetula Gulen klerikoa izan dela adierazi du Erdoganek.

Hala, Fetula Gulen klerikoa entregatzeko eskatuko dio Turkiako Gobernuak Washingtoni. Elizgizona kale egindako estatu-kolpearen atzean dagoela uste du Ankarak, Al Arabiya telebista-kateak jakitera eman duenez.

Bitartean, Gulenek Erdogani egotzi dio erantzukizuna. ?Estradizio eskaerak ez nau kezkatzen?, esan du klerikoak Saylorsburgen (Pennsylvania, AEB).

Bilera Bruselan

Turkiako egoera aztertu dute EBko Atzerri ministroek eta John Kerry AEBko Estatu idazkariak gaurko bileran.

Kolpeaz harago, Erdoganek matxinatuen aurka hartu dituen neurriak aztertu dituzte buruzagiek, eta baita Bruselak eta Washingtonek aurrerantzean Turkiarekin izango duten jarrera ere.

Recep Tayyip Erdogan negarrez Turkia Turquía estatu kolpea golpe de estado. EFE

Erdogan, negarrez, biktimen hiletan. Argazkia: EFE

Heriotza-zigorra

Estatu-kolpeko arduradunak jazartzeko, Turkiak Europan heriotza-zigorra inposatzea onartuko ez duela ohartarazi du Sebastian Kurz Austriako Atzerri ministroak Kurier egunkarian.

Ankarak estatu-kolpea ?garbiketa bidegabeak? egiteko erabil dezakeela ohartarazi du Kurzek. Gaia Atzerri ministroen bileran aztertuko dutela ziurtatu du buruzagiak.

Horretaz ari zela, Binali Yildirim lehen ministroak heriotza-zigorra indarrean jartzea planteatu zuela gogorarazi du Kurzek. Agintariaren ahotan, ?guztiz onartezina da?, Austriak arbuiatzen duen ?zigor krudel eta ankerra?.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X