Historia, natura eta planetarekiko konpromisoa uztartu ditu Rio 2016k
Albiste gehiago mundua

Bolsonaro zigortu dute, Lularen aurkako estatu-kolpe saiakeragatik
Erakunde kriminal armatu bateko kide izateagatik eta, 2022an Lula Da Silvaren aurka hauteskundeak galdu eta gero, estatu-kolpe bat antolatzeagatik zigortu dute Brasilgo presidente ohia.
Israelen aurkako "mehatxu genozida" egitea leporatu dio Netanyahuk Sanchezi
"Antza, Espainiako Inkisizioa, juduak Espainiatik kanporatzea eta Holokaustoan juduak sistematikoki hiltzea ez dira nahikoa Sanchezentzat", esan du lehen ministro israeldarrak.
Charlie Kirk aktibista hiltzeko erabili duten arma aurkitu dute
Kirk AEBko presidente Donald Trumpen kolaboratzaile estua zen. Utaheko unibertsitate batean, jendez beteta zegoen ekitaldi batean, hil dute tiroz. Poliziak hiltzailearen irudiak eta beste hainbat arrasto aurkitu ditu.
Europako Parlamentuak Israelekin akordioak moztea onartu du, baina ez du Gazako egoera genozidiotzat hartu
Estrasburgoko egoitzan bildutako osoko bilkurak Gazako “hondamendi humanitarioa” eta Hamas taldearen “krimen basatiak” gaitzetsi ditu. Horrez gainera, indarkeria erabiltzen duten kolonoei eta Hamasi zigorrak jartzearen alde egin du eta “berehalako su-etena” eskatu du.
Gutxienez hiru hildako eta 70 zauritu Mexiko Hirian, gasa zeraman kamioi batek eztanda egin ostean
Hiriko agintariek azaldu dutenez, leherketa 49.500 litro gas eramateko edukiera zuen pipa batean gertatu da. Trafiko handia jasaten duen gune batean irauli da kamioia eta ondoren izan da leherketa.
Albiste izango da: NATO-Errusia harremana, lehendakariaren bidaia ofiziala Kanarietara eta Diada Katalunian
Hauek dira Orainek gaur landuko dituen gai nagusietako batzuk.
Gatazka "hedatzeko benetako arriskuaz" ohartarazi dute, drone errusiarrak Polonian sartu ostean
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "Gertakariak Ukrainaren aurka droneekin eta misil errusiarrekin egindako eskala handiko eraso batean jazo omen ziren, baina eskualdean duen eragina eta gatazka hau hedatzeko benetako arriskua azpimarratzen ditu".
Europar Batasunaren eta Israelen arteko merkataritza harremana, zenbakitan
EB da Israelen bazkide komertzial nagusia, AEBren aurretik. Iaz, Israelen eta EBren arteko truke ekonomikoa 42.600 milioi eurokoa izan zen.
Sua Paris erdialdeko jatetxe batean, doikuntzen aurkako protesten erdian
Suhiltzaileek Pariseko erdialdeko jatetxean piztutako sutea itzaltzea lortu dute. Milaka pertsona kalera atera dira gaur Frantzia osoan, 2026ko aurrekontuetan ia 44.000 milioi euroko doikuntza egiteko Gobernuaren planak salatzeko.
300 atxilotu inguru Frantzian, doikuntzen aurkako protesta egunean
Alderdiak eta sindikatuak alde batera utzita antolatu da 'Dena blokeatu dezagun' mugimendua eta helburua herrialdea geldiaraztea da. Polizia indarrek berrogeita hamar bat blokeo desegin dituzte, batez ere autobideetan eta garraio azpiegituretan, aurrekontu doikuntzen aurkako protesta egunaren hasieran.