Matxinoak Alepotik irtengo dira, Siriako Armadak hiria hartu ostean
Siriako Armadak eta aliatuek Alepo kontrolpean hartu dute astearte honetan, abenduak 13. Arrazoi horregatik, matxinoekin errendizioa negoziatu du Errusiak. Halaber, hiriaren ekialdean jarraitzen duten zibilak eta oposizioko taldeak ateratzeko akordio bat lortu dute. Siriako Armadak hiria kontrolpean hartu du eta su-etena iragarri du, Vitaly Churkin Errusiak NBEn duen enbaxadoreak jakinarazi duenez.
“Atzo gauen hasi genituen negoziaketak Errusiarekin. Aire erasoak gaur bertan etetea izan zen lortu genuen lehen akordioa”, esan dio Zakaria Malahifji Alepoko oposizio talde bateko kide batek Reuters agentziari.
Dena den, lurreko erasoak ez dira goizean eten, eta bi aldeek azken orduotan negoziatu dute Alepoko su-etena. Ondorioz, Malahifjik ziurtatu duenez, astearte honetan, gauerdian, amaituko da borroka, lau urte baino gehiago igaro ostean.
Vitaly Churkin Errusiako enbaxadoreak Malahifjik esandakoa berretsi du. “Matxinoak hiritik alde egiteko akordioa lortu da azken orduotan”, esan die komunikabideei, AEBtik.
Siriako Gobernuko kide batek azaldu duenez, hiriaren ekialdean jarraitzen duten zibilak eta oposizioko taldeak asteazkenetik aurrera atera eta Siriara eramango dituzte, pixkanaka.
Aleporen erorkera
Churkinek azaldu duenez, ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Alepo Gobernuaren esku egoteko berriz. Gauzak horrela, azken asteotan ehunka hildako eta milaka iheslari utzi dituen borroka amaitutzat eman du Errusiako enbaxadoreak.
Oposizioko taldeek ziurtatu dutenez, 50.000 pertsona inguru Alepo ekialdean jarraitzen dute oraindik. Nazio Batuak zabaldutako datuen arabera, Damaskok borroka hasi baino lehenago 275.000 pertsona inguru bizi ziren bertan.
Beste alde batetik, Siriako Adiskidetzerako erakunde errusiarrak adierazi duenez, Gobernuak hiriaren ekialdearen % 98 kontrolpean du. Halaber, Sputnik agentziak esan duenez, oposizioko taldeak hiru kilometro karratuko lursail batean harrapatuta geratu dira.
Ez oposiziorik, ez GKErik
Staffan de Mistura Sirian dagoen NBEren ordezkariak esan duenez, Gobernu siriarraren kanpainaren ostean, 50.000 bat zibil geratzen dira -hasieran 275.000 zeuden- eta 1.500 gudari; horietatik % 30 Fatah al Sham Fronteko kideak dira.
Halere, Errusiako Gobernuak ziurtatu egin du Aleporen ekialdean ez zegoela "oposiziorik" ez "gizaldeko organizaziorik", Siriako Armadak gunea hartu eta gero.
Vitali Churkin Errusiak NBEn duen enbaxadorearen esanetan, Batxar al Assaden Gobernuak Alepo ekialdea berreskuratzea lortu du, 2012tik erreboltarien eskuetan izan eta gero.
"Azken datuen arabera, bukatu egin dira gatazkak Alepo ekialdean. Gobernu siriarrak kontrola berreskuratzea lortu du", esan du Churkinek.
Azken egunotan 82 zibil hil dituzte
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) jakinarazi duenez, azken orduotan 82 zibil hil dituzte Bashar al-Asaden aldeko tropek eta Irakeko milizianoek Alepoko ekialdean.
Rupert Colville Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubidetarako goi mandatariak Ginebran egindako agerraldi batean azaldu duenez, larrituta dago Bashar al-Asaden aldeko milizianoek Alepon jarraitzen duten zibilen kontra mendekua hartzeko erabakia hartzen badute.
“Milizianoek gutxienez 82 pertsona hil dituztela frogatzen duten txostenak jaso ditugu. Tartean hamaika emakume eta hamahiru ume daude”, ziurtatu du Colvillek. Agerraldian esan duenez, biktima gehiago egon litezke.
Txosten horien arabera, Alepotik ihes egiten saiatu diren pertsonak tirokatu dituzte. Era berean, Jens Laerke NBEren giza laguntzarako agentziako bozeramaileak esan du “Alepon gizatasunaren kolapsoa” dagoela ematen duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin zuten igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens), eta hainbat pertsona zauritu ziren, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
Iranek "modu berean" erantzungo duela ziurtatu du AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. Larunbatean AEBko presidenteak 48 orduko epea eman zion Ormuzko itsasartea erabat irekitzeko, eta hori egin ezean, Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin zion.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.