Errusia garaile Alepoko batailan
Errusia ageri da benetako garaile gisa Alepoko batailan. Bere bonbardaketak erabakigarriak izan dira Siriako Armadak hiria berreskuratzeko. Eta, gainera, errusiarrak ari dira antolatzen suntsitutako hiritik ihes egin nahi duten zibilen ebakuazioa.
Errusia lekuz kanpo egon da Ekialde Hurbilean 20 urtez, eta orain, berriz, botere nagusi bihurtu da. Iran ere irabazle atera da. Bere borrokalariek eginkizun garrantzitsua izan dute Alepon. Eta neurri batean, Turkiak ere irabazi du. Duela urtebete baino gutxiagora arte, Erdogan matxinoen alde zegoen, baina orain bazterrean utzi ditu kurduen eta Daesheko yihadisten aurka borroka egiteko.
Nor izan da galtzaile? Estatu Batuak eta Europa. Assad bota nahi dutelako, baina ez direlako ausartu ekintza militar batekin errebeldeak babestera. Putinek, aldiz, ahaleginak eta bi egin ditu Assaden alde. Atzo bertan, Europako liderrek berretsi zuten Assadek alde egin behar duela. Gerra galtzen ari zenean joan ez bazen, zergatik alde egingo du gerra irabazten ari denean?
Zure interesekoa izan daiteke
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin zuten igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens), eta hainbat pertsona zauritu ziren, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
Iranek "modu berean" erantzungo duela ziurtatu du AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. Larunbatean AEBko presidenteak 48 orduko epea eman zion Ormuzko itsasartea erabat irekitzeko, eta hori egin ezean, Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin zion.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.