MH370 hegaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera, 2014an desagertu zen Malaysiako hegazkinaren bilaketa

Indiako ozeanoan desagertu zen bat-batean, 239 pertsona zeramatzala. 120.000 kilometro koadro arakatu dituzte.
Bilaketa taldeko kide bat, Indiako ozeanoa arakatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Bilaketa taldeko kide bat, Indiako ozeanoa arakatzen. Artxiboko argazkia: EFE

Malaysia, Australia eta Txinako agintariek iragarri dute bertan behera utzi dituztela 2014an Indiako ozeanoan desagertutako Malaysia Airlines konpainiako hegazkina bilatzeko lanak. Hegazkinak 239 pertsona zeramatzan desagertu zenean.

Bilaketa taldeek ezin izan dute abioiaren arrastorik topatu, Indiako ozeanoko 120.000 kilometro koadro arakatu ostean, hiru herrialde horietako agintariek ohar baten bidez adierazi dutenez.

"Egindako ahalegina gorabehera, eskura dagoen zientziarik aurreratuena eta puntako teknologia erabilita, munduko aditu onenen aholkuekin, ezin izan dugu hegazkina aurkitu, zoritxarrez", dio oharrak.

"Hortaz, MH370 hegaldiaren itsaspeko bilaketa bertan behera utzi dugu", zehaztu du Liow Tiong Lai, Hon Darren Chester eta Li Xiaopen Malaysiako, Australiako eta Txinako Garraio ministroek izenpetu duten oharrak.

"Aukera hau aprobetxatu nahi dugu, berriz ere, hildakoen memoria ohoratzeko eta haien gertukoen galera handia aitortzeko. Etorkizunean informazio berria izateko eta hegazkina topatzeko itxaropena mantentzen dugu", gaineratu dute.

Malaysia Airlinesen Boing 777 hegazkina 2014ko martxoaren 8an desagertu zen, Kuala Lumpurren aireratu eta 40 minutura, Beijingerako bidean zihoala. Norbaitek komunikazio sistemak itzali zituen orduan, eta hegazkinak norabidea aldatu zuen.

Abioian, 153 txinatar zihoazen, baita 50 malaysiar (horietako 12k tripulazioa osatzen zuten), 7 indonesiar, 6 australiar, 5 indiar, 4 frantziar, 3 estatubatuar, 2 zeelandaberritar,  2 ukrainar, 2 kanadar, 2 irandar, errusiar bat, herbeheretar bat eta taiwandar bat ere.

Orain arte, Indiako ozeanoko ur korronteek eraman dituzten hegazkinaren arrastoak baino ez dituzte topatu; Reunion uhartean, Mozambiken, Maurizion, Hegoafrikan eta Rodrigues uharte frantziarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X