Gerra Sirian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk dio ‘beharrezkoa eta neurrizkoa’ izan dela Sirian egindako erasoa

“Segurtasun nazionala bermatzeko" Siriako armadaren aire base baten kontra misilak jaurtitzea "beharrezkoa" izan dela esan du Etxe Zuriko bozeramaile batek.
Sirian egindako eraso militarra. Argazkia: EiTB
Sirian egindako eraso militarra. Argazkia: EiTB

Aste honetan bertan Siriako Jan Shijun hirian ustez arma kimikoekin egindako erasoaren ondoren, gauerdian AEBk 59 misil inguru jaurti ditu bertako armadako aire base baten kontra.  Ildo horretatik, Sean Spicer Etxe Zuriko bozeramaileak ziurtatu du erantzuna “erabakigarria, beharrezkoa eta neurrizkoa” izan dela. Halaber, nazioarteko herrialdeek Trumpen Gobernuaren erabakia txalotu dutela esan du.

Siriako Gobernuak eta Baxar al-Assadek arma kimikorik ez erabiltzeko akordioak errespetatu behar dituztela uste du AEBko presidenteak”, esan du Etxe Zuriko bozeramaileak.

Ildo horretatik, arma kimikoen arriskua saihestu eta “segurtasun nazionala bermatu ahal izateko" Donald Trump presidenteak Al Shairat aire basearen kontra 59 Tomahawk misil jaurtitzeko baimena eman duela esan du Spicerrek. Hala, Etxe Zuriak ontzat hartu du misilen jaurtiketa, herritarren segurtasuna bermatzeko egin duela argudiatuta.

“Nazioarteko herrialdeen erantzuna argia izan da, eta gehienek Donald Trump presidenteak hartutako erabakia txalotu dute, beharrezkoa eta neurrizkoa izan baita”, gaineratu du Etxe Zuriko bozeramaileak.

“Aurrez pentsatutako erabakia izan da. Urrats gehiago emateko prest gaude, baina beharrezkoa ez izatea espero dugu”, esan du Nikki Haley NBEko enbaxadore estatubatuarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X