Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken asteotako protestak 'zilegi' direla ziurtatu du Leopoldo Lopezek

Herri Borondatea (Voluntad Popular) mugimendu politikoaren sortzailearen esanetan, protesta egiteko bi arrazoi nagusi daude, eta kalera irteten jarraitzeko eskatu die herritarrei.
Leopoldo Lopez. Artxiboko argazkia.
Leopoldo Lopez. Artxiboko argazkia.

Azken asteotan Nicolas Maduroren Gobernuaren kontrako protestetan parte hartu duten herritarrei babesa eman die Leopoldo Lopez Herri Borondatea (Voluntad Popular) mugimendu politikoaren sortzaileak, Lilian Tintorik (Lopezen emaztea) Twitter bidez zabaldu duen bideo batean. “Zilegi da matxinada, erresistentzia eta protesta egitea”, esan du Lopezek. Oposizioaren kidea Ramo Verde espetxe militarrean dago 2014ko otsailetik.“Bi arrazoi nagusi daude herritarrek egindako protestak zilegi direla esateko: batetik, herritarrak umiliatzen dituen gobernu despota eta tirano bat dago indarrean oraindik; eta, bestetik, gobernu horrek ez du herritarren arazoei erantzuteko ahalmenik”, esan du Lopezek.“Gaur egun, bi baldintza horiek betetzen dira Venezuelan. Eskasiak, inflazioak, segurtasunik ezak, zerbitzu publiko guztien hondatzeak eta Venezuelan egun dagoen kolapso orokorrak zilegi bihurtzen dute herritarrak kalera irtetea askatasuna eskatzeko”, azpimarratu du Herri Borondatea mugimendu politikoaren sortzaileak.Hori dela eta, kalean “irmo” azaldu eta ausardia erakusten jarraitzeko eskatu die Venezuelako “herritar guztiei”. “Modu baketsuan beti, baina atseden hartu gabe. Garaipena lortu arte ezin dugu borroka eten”, gaineratu du.Horren harian, “Venezuelaren askatasunaren eta demokraziaren alde modu zilegi eta baketsuan” kalera protesta egitera irten diren “milaka herritarrei elkartasuna eta babesa” agertu die Lopezek.“Gazteei, protesta baketsuak defendatzen dituztenei eta zaurituak artatzen dituztenei eskerrak eman nahi dizkiet bihotz-bihotzez”, esan du, eta protestetan jasandako “errepresioan” hildako lagunen senideei elkartasuna adierazi die.Bestalde, etorkizunari beldurrik ez izateko eskatu die herritarrei. “Argi izan behar dugu historiaren norabide zuzenean goazela. Orain borrokatu egin behar dugu, eta, bihar, Venezuela hobea eraikitzeko ordua izango da”, gaineratu du Leopoldo Lopezek.“Eutsi gogor! Nekatzen denak galtzen du. Arrazoia dugunok ezin gara nekatu. Egin dezagun aurrera Venezuelaren alde; gure etorkizunagatik, askatasunagatik eta demokraziagatik”, esan du. “Garaipena lortuko dugu, askatasuna lortuko dugu, demokrazia lortuko dugu”, azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X