‘Brexit’aren inguruko negoziaketak lehenbailehen hasi nahi ditu Europak
Erresuma Batuan bart egindako hauteskundeen emaitzek Europar Batasunetik irteteko negoziazioetan eraginik ez izatea espero duela esan du Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko (EB) presidenteak. Theresa Mayk ordezkatzen duen Alderdi Kontserbadoreak irabazi ditu herrialde horretako hauteskunde aurreratuak, baina gehiengo osoa galduta.
?Espero dut hauteskundeen emaitzek ez izatea inolako eraginik oraindik hasi ez ditugun negoziazioetan?, esan du Junckerrek ostiral honetan Pragan egindako agerraldian.
?Bihar bertan, 09:30ean, has gaitezke negoziatzen. Bi aldeen arteko akordioa gehiago ez atzeratzearren, Londresko ordezkarien bisita lehenbailehen espero dugu?, gaineratu du Europako Batzordeko presidenteak.
Era berean, negoziaketak noiz hasiko diren oraindik ez dakiela ziurtatu du Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak, baina ?brexit?aren inguruan akordioa bilatzeko premia adierazi du.
?Ez dakigu noiz hasiko diren ?brexit?ari buruzko negoziaketak. Noiz amaitu behar diren badakigu. Zuen esku dagoen guztia egin ezazue orain, negoziaziorik egon ezean inork nahi ez lukeen akordio bat itxi aurretik?, esan du poloniar politikariak Twitter bidez zabaldutako mezu batean.
Beste alde batetik, Erresuma Batua prest dagoenean negoziazioak hasi behar direla azpimarratu du Michel Barnier ?brexit?a eztabaidatzeko negoziazioetako EBren arduradunak. Ildo horretatik, Bruselak jarritako datak eta EBren jarrera argi daudela ziurtatu du.
Halaber, gehiengo osoa berresteko asmoz Theresa May lehen ministro kontserbadoreak hauteskundeak aurreratu zituenean apustua galdu duela esan du Pierre Moscovici Europako Ekonomietarako komisarioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.