Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

19 hildako eta 15 zauritu, Damaskon izandako atentatu batean

Poliziak hainbat ordu zeramatzan hiru bonba-autoren bila, eta horietako baten gidari suizidak egin du atentatua.
18:00 - 20:00
Kotxe-bonbaren leherketak 19 lagun hil ditu gutxienez Damaskon

Gutxienez 19 pertsona hil eta beste 15 zauritu dira Siriako hiriburuan, Tahrir plazan bonba-autoz egindako atentatu suizida baten ondorioz.

Poliziak hainbat ordu zeramatzan hiru bonba-autoren bila, eta horietako baten gidari suizidak egin du atentatua. Terrorista hildakoen artean dago.

Terroristek egindako leherketa Al Gadir plazan gertatu da, Al Amara auzoan, Damaskoko alde zaharrean. Poliziak inguratuta zeudenean eztandarazi dituzte leherkariak.

Beste bi ibilgailuak Poliziak zartarazi ditu, aireporturako bidean, Mekanika Ingeniaritza Fakultatearen eta Bilal al Habashi meskitaren parean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X