Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hungaria: errefuxiaturik, ez; baina dirua, bai

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak errefuxiatuen auzian Europako Batzordeari eman dio arrazoia eta Hungariari kendu.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak errefuxiatuen auzian Europako Batzordeari eman dio arrazoia eta Hungariari kendu. Batzordeak duela bi urte sistema bat proposatu zuen, Greziara eta Italiara babes eske iritsi ziren 160.000 pertsonak Batasuneko herrialde guztien artean banatzeko. Europako Kontseiluak, hau da, gobernuburuek osatzen duten erakundeak, onartu egin zuen kuota sistema hori eta betebehar bilakatu zen Batasuneko kide diren estatu guztientzat. Baina Hungariak ezetz esan zuen, eurek ez zituztela hartuko ez 1.000 eta ez 100: Hungariak ez zuela bakar bat ere onartuko.

Kuota sistemak porrot egin du herrialde bakar batek ere ez duelako berea erabat bete, baina gutxienez zerbait egin dute. Babesa eskatu duten 30.000 pertsona inguru eraman dituzte Greziatik eta Italiatik beste herrialde bazkide bantzuengana. Batere hartu ez duen Hungaria salbu. Hungariaren jarrera oso larria da bete beharreko arau Europarra urratzen ari delako. Hungariarrei lege europar bat gustatzen ez zaienez, ez dute betetzen. Logika beraren arabera, Hungariari laguntzen dioten funtsetarako dirua jartzen ari diren herrialde europar guztiek esan ahal izango lukete ez zaiela gustatzen eta diru hori jartzeari utzi. Seguruena herrialde aberatsei ez zaiela arau hori gustatzen, baina bete egiten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X