Azken 85 urteetan handiena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

98 dira jada Mexikoko lurrikara handian hildakoak

Astebururako, errolda prest izatea espero dute. Etxebizitza asko erorarazi zituen lurrikara handiak, eta beste asko errepliken eraginez. Herrialdeak milaka agente bidali ditu.
Lurrikarak kolpatutako San Mateo del Marreko herritarrak. Argazkia: EFE
Lurrikarak kolpatutako San Mateo del Marreko herritarrak. Argazkia: EFE

Lehengo ostegunean Mexikoko hegoaldea astindu zuen 8,2 graduko lurrikarak 98 pertsona hil ditu, Enrique Peña Nieto presidenteak zabaldu duen azken balantzearen arabera.

Peña Nietok sismoak gehien kolpatutako herrienganako "familia mexikar handienaren" elkartasuna eskatu du ekitaldi batean, La Jornada egunkariak argitaratu duenez.

Lurrikarak (1932tik Mexikon erregistratu den bortitzena) kalte material handiak eragin zituen, eta milaka etxebizitza suntsitu hegoaldean.

Bestalde, Alejandro Murat Oaxacako gobernadoreak aitortu egin du eskualdeko hondamendiaren neurria, Radio Formula irratian.

"Jendeak testuingurua uler dezan, '85ekoa baino handiagoa izan zen, Istmoan (Tehuantepec), 41 udalerri baino gehiagotan" gainditu du aurrekoa, esan du.

"Minutu batean, 800.000 pertsonak baino gehiagok senideak galdu zituzten, dagoeneko 78 heriotza zenbatu ditugu (estatuan), tamalez, eta, horrez gain, etxeak eta euren bizitzaren historia ere galdu, hemen etxebizitzak zeudelako, aitita-amamenak,  gurasoenak, seme-alabenak. Eta gaur ez dute ezer", adierazi duenez.

Rosario Roles Nekazaritza, Lurralde eta Hiri Garapenerako idazkaria ere mintzatu da Irrati berean, eta esan du nahiz eta gobernu talde osoa eta milaka agente bidali dituzten kaltetutako gunera, gaur bertan talde gehiago heltzen ari direla, presidenteak asteburuan eskatu duelako errolda prest izatea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X