Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
MEXIKOKO LURRIKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

273ra igo da Mexikon lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua

100 pertsona baino gehiago desagertuta daude, eta hondakin artean pertsonen bila ari dira oraindik erreskate taldeak.
MEXIKO MEXICO LURRIKARA TERREMOTO CIUDAD DE MEXICO EFE5
Agenteak eta hiritarrak elkarrekin ari dira biktimak bilatzen. Argazkia: EFE

Asteartean Mexiko astindu zuen 7,1 graduko lurrikararen ondorioz hildakoak 273 dira jada, agintarien azken balantzearen arabera. Gainera, 100 pertsona baino gehiago desagertuta daude.

Miguel Osorio Chong Gobernazio idazkariak azaldu duenez, bilaketa lanak ez dira bukatuko bizirik dauden guztiak aurkitu arte. Azken orduetan, baina, euriak zaildu egin ditu lanok.

Horren esanetan, larrialdi fasea bukatu ostean, "etxez etxe" joango dira kalteen erregistro bat egiteko.

Ondoren, hondakin guztiak kenduko dituzte. Aste askotako lana izango da, "milaka tona" direlako. Azken fasea berreraikitze lanetakoa izango da.

"Une honetan, herritar guztiak salbu jartzea da garrantzitsuena", nabarmendu du Osoriok.

Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak astearteko lurrikararen 34 erreplika zenbatu ditu azken orduotan.

Astearteko lurrikara beste sismo handi baten ostean izan zen, astebete geroago. Aurrekoak 8,2 graduko indarra hartu zuen Richter eskalan, eta 100 pertsona baino gehiago hil ziren Oaxaca, Chiapas eta Tabasco estatuetan. Gainera, irailaren 20an, baina duela 32 urte, beste lurrikara handi bat izan zen Mexikon, eta milaka pertsona hil ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X