KURDISTANGO ERREFERENDUMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tentsioa Kurdistanen, erreferendumaren emaitzen zain

Parte-hartze handia izan da, Turkiako eta Irakeko militarren maniobren artean. AEB ez dago erreferendumaren zain, baina adierazi du ez duela Kurdistanekin duen harremana aldatuko.
18:00 - 20:00
Negoziazio-garaia Irakeko Kurdistanen, erreferendumaren ostean

Hauteslekuak itxi ondoren, independentzia erreferendumaren boto-paperak zenbatzen hasi dira, Iraken menpeko Kurdistango Gobernuaren Hauteskunde eta Erreferendum Batzorde Nagusiak jakitera eman duenez.

Hauteslekuak 19:00etan itxi zituzten (18:00ak Euskal Herrian), NRT telebista kurduak Batzordearen agiri bat aipatuz zabaldutakoaren arabera. Erreferenduma “arrakastatsua” izan dela azaldu zuen Batzordeak. Emaitzak 72 ordu barru argitaratuko dituzte.

Rudaw telebistaren arabera, hauteslekuak itxi baino ordubete lehenago, parte-hartzea % 78koa zen.

Eskualdeetako parte-hartzearen berri ere eman du Rudawk: Arbil (% 84), Kirkuk (% 78,77), Duhok (% 90), Zakho (% 94), Akre (% 94), Soran (% 86), Ninive (% 80), Janaquin (% 92), Yalaula (% 87), Qaratapa (% 62), Yabara (% 76) eta Majmur (% 87,3).

Kurdistango eskualde irakiarrak ere egin zuen erreferenduma, nahiz eta Irak eta Turkia aurka izan.

Soldaduak mugan

Ozman al Ganmi Irakeko Estatu Nagusiko buruak esan du maniobra "zabalak" abiarazi dituela Turkiarekin batera bi herrialdeen arteko mugan, Operazio Bateratuen Komandantziak ohar baten bidez zabaldu zuenez.

Bestalde, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Kurdistanera Armada bidaltzeko mehatxua egin zuen, "Sirian bezala, estatu terrorista bat, edo gehiago, ez ezartzeko".

AEBko agintariek, bestalde, "Irak batua, federala eta demokratikoa" babesten duela esan dute, eta "aukerak aztertzen" jarraituko dutela, "irakiarrek euren nahiak Konstituzioaren esparruan asetzeko".

Halere, bertatik gaineratu dutenez, "AEBren eta Kurdistan eskualdeko herriaren arteko harreman historikoa ez da aldatuko eraginik gabeko gaurko erreferendumagatik, baina uste dugu urrats horrek ezegonkortasuna eta zailtasunak areagotuko dituela eskualde osoan eta herritarren artean".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X