Neurriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEB eta Argentina Venezuelako petrolioaren aurkako zigorrak aztertzen ari dira

Neurriaren helburua Nicolas Maduro presionatzea da, 'erregimen konstituzionalera' itzuli dadin.
Rex Tillerson AEBko Estatu idazkaria, eta Jorge Faurie ministro argentinarra. EFE
Rex Tillerson AEBko Estatu idazkaria, eta Jorge Faurie ministro argentinarra. EFE

Argentinako eta AEBko Gobernuetako ordezkariek gaur Buenos Airesen azaldu dutenaren arabera, Venezuelako petrolioaren aurkako neurriak ezartzea ikertzen ari dira. Izan ere, Nicolas Maduro presionatu nahi dutela azaldu dute, "erregimen konstituzionalera" itzuli dadin.

"Petrolioa zigortzea edo AEBn Venezuelatik datozen produktuak debekatzea aztertzen jarraitzen dugu", sean du Rex Tillerson AEBko Estatu idazkariak, Jorge Faurie kantziller argentinarrarrekin Kanpo Ministerioko egoitzean emandako prentsaurrekoan.

Bilera pribatua izan ostean, Venezuelako Gobernuak hartutako "bide autoritarioa" geldiaraziko duten neurriak hartu behar dituztela adostu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X