Erreakzioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako Gobernuak elkartasuna adierazi die Munsterreko biktimei

Bestalde, Espainiako Gobernuak Alemaniaren mesedetan jarri du bere burua, "edozein motatako babesarako, Europa osatzen dugunok justizia eta segurtasun komuneko alorra partekatzen baitugu".
Jazoera Munster hiriko erdigunean gertatu da. Argazkia: Reuters
Jazoera Munster hiriko erdigunean gertatu da. Argazkia: Reuters

Alemaniako Gobernuak bere elkartasuna adierazi die Munster hiriko erdigunean izandako harrapaketa masiboaren ondorioz hildako lagunei.

"Berri ikaragarriak heldu zaizkigu Munsterretik. Ipar Renania-Westfaliako Polizia jazoeraren informazioa helarazten ari da. Biktimekin eta euren senideekin gaude", esan du Ulrike Demmer Alemaniako Gobernuko bozeramaileordeak Twitterren bidez.

Bestalde, Espainiako Gobernuak ere elkartasuna eta babesa eskaini dizkio Alemaniako herriari. Kazetariei Sevillan Rafael Catala Justizia ministroak egindako adierazpenetan, azpimarratu du Espainiako Gobernuak konpromiso sendo duela terrorismoaren aurka Espainian eta Europa osoan.

Gainera, Juan Ignacio Zoido Barne ministroak Alemaniaren mesedetan jarri du Espainia, "edozein motatako babesarako, Europa osatzen dugunok justizia eta segurtasun komuneko alorra partekatzen dugulako".

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X