Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maduro: 'Venezuelako hauteskundeak arrakastatsuak izango dira demokraziarentzat'

Maiatzeko hauteskundeetan "inperialismoaren txotxongiloei lezio bat" emango diela esan du Venezuelako presidenteak.
Nicolas Maduro (esk) eta Evo Morales Boliviako presidentea. Argazkia: EFE

"Inperialismoaren txotxongiloei  lezio bat" emango diela esan du igande honetan Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak, Mike Pence AEBko presidenteordearekin, Latinoamerikako hamabost agintarik izandako bileran, Venezuelan hauteskunde "libre, justu eta demokratikoak" egiteko deia egin ostean.

Venezuelako hauteskundeak demokraziarentzat "arrakastatsuak" izango direla erantzun die Madurok Liman (Peruko hiriburua) asteburu honetan izandako Ameriketako VII Goi-bileran parte hartu duten agintariei.

"Maiatzaren 20an hauteskundeak egingo ditugu Venezuelan; emaitzak izango dira eta erakundeek eta herritarrek erabakitzen dutena gailenduko da, besterik ez. Macri, Temer eta Santos, inperialismoaren txotxongiloei lezio bat emango diet. Garaituak izango dira eta historiaren simaurtegira pasatuko dira", esan du Madurok Caracasen Evo Morales Boliviako presidentearekin bildu ostean.

Bestalde, Argentinako, Brasilgo eta Kolonbiako presidenteak "ospe gutxien" duten Latinoamerikako agintarien artean daudela esan du. Hortaz, hauteskundeak nazioartearentzat "sorpresa bat" izango direla gaineratu du.

Ameriketako Goi-bilera

"Eskuineko hainbat gobernuk politika esku-hartzailearekin jarraitu nahi badute, guk planto eta aurre egingo diegu", esan du Madurok goi-bilerara joateari uko egin ondoren, horretarako gonbidapenik ez baitzuen.

Argentina, Bahamak, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Guatemala, Guyana, Honduras, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru eta Santa Luzia estatuetako gobernuetako agintariek Nicolas Madurori eta nazioarteari dei egin diete Venezuelan demokrazia berresteko.

Bestalde, laguntza humanitarioa areagotzeko programa eskatu diote nazioarteari, Venezuelako herritarren "sufrimendu eta elikagaien eskasia egoera konpontzeko".

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

G7ak AEBko multinazionalak % 15eko gutxieneko zerga ordaintzetik salbuestea erabaki du

Munduko zazpi ekonomia nagusiak ordezkatzen dituen herrialde taldeak akordioa lortu duela ziurtatu du, Estatu Batuetako zerga-sistema aztertu eta Etxe Zuriak bere zerga-legearen 889. klausula ezabatzea onartu ostean. Horri esker, Etxe Zuriak errepresaliak ezarri ahal izango ditu multinazional estatubatuarrei zerga ezartzea erabakitzen zutenen aurka.

Varios heridos en los disturbios tras nuevas protestas de la oposición en Belgrado

Varias personas han resultado heridas durante los graves disturbios protagonizados por manifestantes y policías tras las manifestaciones a favor y en contra del gobierno coincidiendo además con el aniversario de la Batalla de Kosovo de 1389, uno de los hechos fundacionales del nacionalismo serbio.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hainbat zauritu eta atxilotu Belgraden, Gobernuaren aurkako protestetan

Hainbat pertsona zauritu ditu Poliziak Belgraden, Serbiako Gobernuaren aurkako manifestazio handian. Ehunka mila pertsonak hauteskundeak aurreratzeko eskatu dute hiriburuko kaleetan, Kosovoko guduaren (1389) urteurrenean, serbiar nazionalismoaren sorrerako gertakari historiko garrantzitsuenetarikoan.

Gehiago kargatu