BRASIL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek Brasilgo Museo Nazionala suntsitu du

Oraindik argitzeke dago zerk eragin duen sua. Ez da inor zauritu, baina kalte material handiak izan dira 20 milioi pieza inguru dituen museoan.
18:00 - 20:00
Sute handi batek Brasilgo Museo Nazionala kiskali du

Suak Brasilgo Museo Nazionala kiskali du. Aurten 200 urte betetzen dituen museoan, 20 milioi pieza inguru daude gordeta, tartean, Egiptoko momiak. Museoko ateak itxita zeudela piztu da sua, eta ez da inor zauritu, baina kalte material handiak eragin ditu.

Oraindik argitzeke dago zerk eragin duen sua.

Sutearen berri izandakoan bertaratu den Jose Perez Pombal Museo Nazionaleko zuzendari ohiak EFE albiste-agentziari esandakoaren arabera, "ez da ezer geratuko". "Garrek altuera handia harrapatu dute, sua toki guztietan dago. Jauregia osorik erreko da, eta baita bertan dagoen guztia ere: bildumak, momiak eta abar. Amaitu da. Ez dakit honen ondotik erakundeak jarraituko duen ala ez", adierazi du.

Luis Fernando Duarte erakundeko zuzendariordeak salatu duenez, botere publikoaren "babes eta kontzientzia faltaren ondorio" izan da sutea. Horren esanetan, "urteak daramatzagu gaur suntsitutakoa egoki babesteko baliabideak eskatzen Gobernuari".

Bestalde, Michel Temer Brasilgo presidenteak gertaturikoa deitoratu du, eta herrialdeko museologiarentzat "zorigaiztoko eguna" dela gaineratu. Horren hitzetan, "kalkulaezina" da galera; izan ere, "200 urteko lana, ikerketa eta ezagutza galdu dira". "Egun tristea da brasildar guztientzat", azpimarratu du.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X