BRASIL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lulak uko egin dio hauteskundeetara aurkezteari eta Haddad izango da presidentegaia

2003tik 2010era Brasilgo presidente izan zena kartzela zigorra betetzen ari da ustelkeriagatik, eta Justiziak debekatu egin dio presidentegai izatea.
Fernando Haddad Langileen Alderdiko (PT) hautagaia. Argazkia: EFE
Fernando Haddad Langileen Alderdiko (PT) hautagaia. Argazkia: EFE

Lula da Silva Brasilgo presidente ohiak uko egin dio astearte honetan urriaren 7ko hauteskundeetan presidentegai izateari, eta Fernando Haddad, Lularekin Hezkuntza ministro izan zena, izango da Langileen Alderdiaren (PT) hautagaia.

PT alderdiko zuzendaritzak Curitiba hirian egin du iragarpena, presidente ohia kartzela zigorra betetzen ari den hirian, hain zuzen ere. Apirilaz geroztik, hamabi urteko zigorra ari da betetzen bertako espetxean. Atzo amaitzen zen presidentegaiak aurkezteko epea.

Langileen Alderdiak azpimarratu duenez, Haddad hautagaiak Lularen babesa du.

Boto-asmoari buruzko inkesten arabera, Lula da Silva zen presidenterako hauteskundeak irabazteko faboritoa, botoen % 40rekin, bai lehen itzulian eta baita bigarren itzulian ere. Fernando Haddad, Lularen Hezkuntza ministro eta Sao Pauloko alkate izandakoa, ostera, bosgarrena da boto-asmoan (% 9). Hauteskundeetarako hilabete baino gutxiago falta den honetan, bere aitabitxi politikoa babesten dutenen botoak jasotzea espero du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X