Presidente-hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

147 milioi brasildar daude deituta presidentetzarako hauteskundeetara

Inkestek diotenez, Jair Bolsonaro ultraeskuindarrak irabaziko du lehen itzulian, eta urrian izango den bigarrenean Fernando Haddad sozialistarekin lehiatuko da.
Brasilgo erroldaren % 70,6k du boza emateko eskubidea. Argazkia: EFE
Brasilgo erroldaren % 70,6k du boza emateko eskubidea. Argazkia: EFE

147,3 milioi herritar deituta daude Brasilen igande honetan izango diren hauteskundeetara. Presidente berria, 27 estatuetako gobernadoreak, Senatuaren bi herenak eta 513 diputatu federalak aukeratuko dituzte brasildarrek, eta eskualde-legegileak ere berritu.

Brasilek 208,5 milioi biztanle ditu, eta erroldaren % 70,6k du boza emateko eskubidea. Horretarako 5.570 udalerrietan eta atzerriko 171 herritan 450.000 hautesleku prestatu dituzte. 08:00etan tokiko orduan (11:00etan GMT orduan) ireki dituzte, eta zabalik egon dira 17:00ak arte (20:00 GMT orduan). Dena dela, Brasilek dituen ordutegiengatik, mendebaldeko estatuek bi ordu beranduago itxiko dituzte.

Hortik aurrera, hauteslekuetan egindako inkesten emaitzak jakinaraziko dituzte eta, behin hautetsontziak itxita, lehenengo emaitza ofizialak hasiko da zabaltzen Hauteskunde Auzitegi Gorena.

Hauteskunde-hitzorduan segurtasuna bermatzeko Brasilgo Armada zabalduko da, bereziki 513 udalerritan, Amazonas eskualdean, ipar-ekialdeko zonalde txiroetan, eta Rio de Janeiron ere. Izan ere, Brasilgo hiriburuan militarrek esku hartu behar izan dute duela gutxi, indarkeria-olde baten ondorioz.

JAIR BOLSONAR BRASIL EFE

Jair Bolsonaro hautagaia. Argazkia: EFE

Bolsonaro garaile lehenengo itzulian, inkesten arabera

1985ean Brasilen demokrazia ezarri zenetik, hauteskunde zalantzagarrienak izango dira igande honetan. Hauteskunde-kanpainan agerian geratu da gizarte-giroa erradikalizatu eta zatitu dela, Fernando Haddad sozialistaren eta Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren artean, alegia. Izan ere, joan den irailaren 6an hauteskunde-ekitaldi batean Bolsonaro sastatu zuten. Hautagai horrek ika-mika piztu du Brasilen, horrek egindako adierazpen matxista, arrazista eta homofoboengatik; gainera, Brasilgo diktadura militarra zuritu du.

Inkesten arabera, Bolsonarok berak irabaziko du lehen itzulia, bozen % 40 inguru eskuratuta, eta urriaren 28ean izango den bigarren itzulian lehiatuko da Haddad hautagai sozialistarekin. Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohiaren ondorengoa da Haddad Langileen Alderdian.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X