Hondamendi naturala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dagoeneko hamabi dira Michael urakanaren ondorioz AEBn hildako pertsonak

Zikloiak Floridan hartu zuen lur asteazkenean, 4. kategoriako indarrarekin. Orain ekaitz tropikal bilakatu da eta Greensboro (Ipar Carolina) hegoaldetik 40 km-ra dago.
Suntsitutako merkatu bat, Michael urakana Floridatik pasatu ostean. EFE
Suntsitutako merkatu bat, Michael urakana Floridatik pasatu ostean. EFE

AEBko hego-ekialdean dagoeneko hamabi pertsona hil dira Michael urakanaren ondorioz.  Zikloiak Floridan hartu zuen lur asteazkenean, 4. kategoriako indarrarekin.

"Ostiral honetan bertan eta larunbatean hildakoen kopuruak gora egingo duela aurreikusi dugu. Igoera larria ez izatea espero dugu, baina aukeretako bat da", adierazi du Brock Long Larrialdietako Kudeaketako Agentzia Federaleko zuzendariak, CNN kateari egindako adierazpenetan.

Hildakoen artean, zuhaitz bat haren etxeko sabaira erori ostean hil zen gizon bat dago, Greensboro hirian, Tallahasse (Floridako hiriburua) hego-ekialdean.

Alguazilaren bulegoak ez du ostiral honetan gizona zein den esan, ezta beste hiru biktimak zeintzuk diren ere.

11 urteko neskatila bat ere hil zen Georgian, asteazkenean, haren etxebizitzako teilatutik egitura metaliko bat sartu ostean. Bestalde, gizon bati zuhaitz bat erori zitzaion Ipar Carolinako autobide batean, eskualdeko agintariek jakinarazi dutenez.

Michael ekaitz tropikal bilakatu da eta Greensboro (Ipar Carolina) hegoaldetik 40 km-ra dago; uholde handiak eragin ditu eta hainbat etxebizitza suntsitu, Florida hego-ekialdeko kostaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X