NASAk apirilaren 1ean abiatuko du Artemis II misioa, 50 urten Ilargira egingo duten lehen hegaldi tripulatua
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.
Artemis II misioa, abiarazteko plataforman. Artxiboko argazkia: Agentziak
Hainbat atzerapenen ondotik, NASA AEBko Espazio agentziak apirilaren 1ean bidali nahi du Orion espazio-ontzia Ilargira. Kasu horretan, 50 urtean Ilargira egingo duten lehen bidalia tripulatua izango da.
NASAk martxoaren 19an eraman nahi ditu SLS (Space Launch System) suziria eta Orion ontzia 39B jaurtiketa plataformara, apirilaren 1erako azken prestaketa-lanak egiteko.
Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten. Hori dela eta, NASAk jaurtiketa plataformatik erretiratu zituen SLS suziria eta Orion ontzia otsailaren amaieran.
Apolo misioa —Ilargira egindako azken misio tripulatua— amaitu eta 54 urtera, gizakia Ilargira itzuliko da.
Apirilerako aurreikusita dagoen misioak 10 egun iraungo du, eta lau astronauta bidaliko dituzte: Reid Wiseman komandantea, Victor Glover pilotua, eta Cristina Koch eta Jeremy Hansen espezialistak.
Hala ere, gutxienez 2028ra arte itxaron beharko da gizakiak berriro ere zapaltzeko Ilargia.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte