AEBk Errusiako petrolioa erosteko aldi baterako baimena eman du, prezioen igoerari eusteko
Bestalde, Donald Trumpek ohartarazi du "su potentzia paregabea, munizio mugagabea eta denbora" dituela Iran gidatzen duen "zabor zoroari" aurre egiteko.
Donald Trump. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuetako Altxorraren Departamentuak iragarri du zirkulazioan dagoen petrolioa erosteko baimena emango duela. Irango gerrak eragindako petrolioaren prezioaren igoerari eutsi nahi dio horrela.
Scott Bessent Altxorraren idazkariak X kontuan aurreratu duenez, ehunka milioi petrolio upel merkatura sar daitezke Errusiari jarritako zigorrak altxatuz gero.
Bessenten hitzetan, Errusiari jarritako zigorrak apirilaren 11ra arte bakarrik utziko dituzte bertan behera.
Azken orduetan petrolio-upelak 100 dolarreko prezioa gainditu ondoren hartu du neurri hori AEBko Gobernuak.
Trumpen ohartarazpena
Bestalde, Donald Trumpek ohartarazi du "su potentzia paregabea, munizio mugagabea eta denbora" dituela Iran gidatzen duen "zabor zoroari" aurre egiteko.
"Begira zer gertatzen zaion zabor zoroari. 47 urte daramatzate mundu osoan errugabeak hiltzen, eta orain ni, Ameriketako Estatu Batuetako 47. presidentea, haiek hiltzen ari naiz. Zein ohore handia den hori egitea!", idatzi du Trumpek Truth Social sare sozialean.
The New York Times egunkariaren aurka ere egin du mezuan Trumpek. "Porrot egin duen egunkari hori irakurtzen duenak pentsa lezake AEB ez dela gerra irabazten ari", esan du. "Irango erregimen terrorista, militarra, ekonomikoa eta beste era batekoa erabat suntsitzen ari gara", gaineratu du.
"Irango Armada desagertu egin da, bere aire indarra jada ez da existitzen, desagerrarazi dituzte. Su potentzia paregabea dugu, munizio mugagabea eta denbora", nabarmendu du.
The New York Times egunkariak aste honetan argitaratu duen artikulu baten arabera, Trumpek Iranen aurkako gerrak energia merkatuentzat eta petrolioaren prezioarentzat izan zitzakeen arriskuak gutxitzea "kalkulu akatsa" izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.