Gorde
Kendu nire zerrendatik

Heriotza

Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela

Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.

filosofo
Jürgen Habermas filosofoa. Argazkia: EFE

Jurgen Habermas filosofo alemana hil da gaur, larunbatarekin, 96 urte zituela, Alemaniako Suhrkamp argitaletxeak baieztatu duenez. "Gaur Jurgen Habermas zendu dela baiezta dezaket. Horren berri eman du familiak. Bere etxean hil da", adierazi dute Suhrkampetik.

Aurretik, Der Spiegel aldizkariak eta Bilde egunkariak filosofoaren heriotzaren berri eman dute, albistearen iturri gisa argitaletxea aipatuta.

ARD telebista publikoak, bestalde, jakitera eman du Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egilea Alemaniako Starnberg hirian hil dela, herrialdearen hegoaldean.

Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin, eta bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.

2003an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen, eta Frankfurteko Eskolako bigarren belaunaldiaren parte izan zen. Eskola horretan, Theodor W. Adornoren —joan zen mendeko pentsalari aleman handienetako bat— laguntzaile izan zen.

Filosofia klaseak ere eman zituen Frankfurteko Johann Wolfgang Goethe Unibertsitatean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X